2017(e)ko otsailaren 19(a), igandea

Lehman Brothers

Erortze hau 2002ko Ekainaren 18an hasi zen, izan ere urte hartako Estatu Batuetako Presidentea, George W. Bush, funtsezko eskubideei buruzko aipamen bat egin zuenean. Amerikar guztiek etxebizitza duin baterako eskubidea zutela aitortu zuenean. 

Aipamen horrek hainbat gora behera sortu zituen banku askoetan eredu bezala Lehman Brothers bankua hartuaz.
               
Lehman Brothers 1850ean sortu zen, Estatu Batuetako finantza-zerbitzuetako konpainia izan zen. Inbertsio-bankuan nabarmentzen zen, aktibo finantzarioetako, errenta finkoko inbertsioetako kudeaketan, banku komertzialean, inbertsio-kudeaketan eta banku-zerbitzuetan oro har. Hondamendiaren unean bankuak 25.000 enplegatu zituen mundu guztian zehar eta gutxienez 600.000 milioi dolar aktibo. Datu hauek Lehman Brothers-en garrantzia frogatzen du finantza merkatuan.


Eta zer gertatu zen Lehman Brothers-en porrota gertatzeko?
           
Estatu Batuetako Presidentearen adierazpenagatik amerikar asko bankura joaten hasi ziren etxebizitzako maileguak eskuratzeko. Beraz Bankuek ( Lehman Brothers ) maileguak ematen hasi ziren banku-segurtasuneko arau minimoak bete gabe. Hau da, enplegu gabeko edo enplegua finko ez zuten jendeari ematen hasi ziren, ondorioz ez zegoen itzultze segurtasunik.  Estatuko laguntzarekin interesek jaitsiera bat eduki zuten, %5etik %1era eta horretxegatik jende asko etxe bizitzen maileguak eskatzen hasi ziren.

Bat-batean mugimendu finantziero bat sortu zen, eta ondorioz interesak berrio ere igotzen hasi ziren. Pertsonek ez zuten ia dirurik zorrak ordaintzeko eta beraz beraien ordaindu gabeko propietateak bankuei itzultzen hasi ziren. Bankuek propietate asko edukitzen hasi ziren baina diru falta gehiegi beraz inbertitzaileek dirua ateratzen hasi ziren eta Lehman Brothersek ez zuen ia dirurik, gehienetan horrelako kasuetan erreserba jeneralak laguntzak egiten ditu baina kasu honetan ez zen horrela izan. Lehman Brothers porrotara joan egin zen.  Guzti honek krisiaren hasiera sorrarazi zuen 2008ko Irailaren 15ean Lehman Brothers Estatu Batuetako 4.banku ofiziala bankarrotan deklaratu zen. 158 urte ondoren burtsako %95eko balorea galdu egin zuen.
   

2017(e)ko otsailaren 15(a), asteazkena

ZERGATIK GASTATZEN DEGU DIRUA?

Badago jende asko diru gutxirekin, eta halere gai dira bizitza zoriontsu bat egiteko preokupazio askorik gabe. Bestalde badago jende asko dira dezente, ez esateagatik asko, duela eta halere ez dakite bizitza behar bezala disfrutatzen, geroz eta diru gehiago eduki, geroz eta gehiago gastatzen dugu eta horrek bukle baten barruan sartzen gaitu.

Esaldi hau ohikoa da "aurreztuko dut" baina diru nahikoa badaukazu, praktikan jartzeko garaian ez dugu ondo betetzen, izan ere diruarekin "mugarik" ez badugu, azkenean diru hori guretzat inportanteak diren gauzetan inbertitzen dugu, baina guretzat inportantea izan daitekena ez du esan nahi beharrezkoa denik. Orregatik zure eskutan diru asko baduzu hobeto da pazientzia eta buruarekin jokatu zure bihotzarekin baino, arruinatua geratu bazaitzake.

Ondorioztatuz daukaguna daukagula zoriontsu izan behar gara.

2017(e)ko otsailaren 13(a), astelehena

                                                       



                                                            Aurreztea


 Gure munduan jende askok ez daki diruaaurrezten, nahiago dute diru hori gastatu gordeta eduki baƱo. Aurreztutako diru horrekin gauza asko egin daitezke, finantziatu, pentsio plan bat egin,bankura sartu edo kontxoi azpian sartu. Bankuan sartzea ez da oso ona beraiek beren portzeintaia kentzen dizute eta orduan duzuna baino diru gutxiago eduko duzu. Pentsio plan bat egitea oso egokia izan daiteke,urte batzetan diru kopuru bat sartu, ez du naitanaiez izan behar hilero hilero, ahal duzunean baizik.Jubilatzerakoan jakinda zenbat diru bota duzun hilero-hilero diru kantitate bat emango dizute, hil harte. Bankuak batzuetan galdu egiten du, norbait espero duena baina urte gehiago bizitzen denean,bainalehenago hiltzen bada bezeroa irabazi egingo du.Kontsoi azpian edukitzeak gauza onak eta txarrak ditu , ez diozu inorri portzentaiik eman behar baina etxera lapurtzera sartzen bazaizkizu edo etxea erre ez daukazu segururik eta arrisku handia du horrek.            

2017(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena

Produktuak

                                     Produktuak



Artikulu honekin adierazi nahi dudana badaudela artikulu edo ta produktu batzok beraien artean erlazioa dutenak , beste batzuk ordezkoak dira eta azkenik badaude batzuk bata bestearengandik independienteak direnak.


OSAGARRIAK:

Osagarriak diren produktuak dira gehienetan bata bestearen beharra degunean produktu horiek erabiltzeko hau da sinpleago esanda produktu bat bestea gabe ezin da erabili edo ez da ohikoa .

Adibidez:
              
Zepilloa + Pasta
Kolakau + Esnea 

                  













ORDEZKOAK:

Produktu bat beste produktu batengaitik ordezkatu dezakegunean.

Adibidez















INDEPENDIENTEAK:

Produktu batek bestearekin ez daka zer ikusirik  hau da beraien artean ez dago erlaziorik.

Adibidez








                 

Krisia munduan zehar

                                 Krisia munduan zehar


Jadanik denek dakigu zertan datza ekonomia deituriko arloa eta zer den krisia , bainon inoiz egin hal dezute galdera hau " Mundu osoan zehar krisiak berdin afektatzen hal du?". Artikulu honen bidez espero dut galdera horri erantzuna ematea.

Herrialde pobreetan krisia garatuagoa dago krisia adibidez , Afrikako herrialde gehienetan krisi tasa nahiko altua da izan ere ez dago lan gehiegirik bestalde hango jende gehienak tribu ezberdinetan bizi dira beraz ez dute gastu finkorik ( argia, elektrizitatea....) haiek egindako lan guztia triburako dijoa eta bata bestearen laguntzarekin bizi dira dirurik irabazi gabe haien lanaren trukean.

Venezolan adibidez tasa nahiko handia da izan ere biztanleria edo populazio handia dago eta haientzako lan gutxi , horregaitik familia askok beste herrialde batzuetara migratzea erabakitzen dute bizitza hobeago baten esperoan nahiz eta pobrezia non nahi dagoen.

Herrialde garatuenetan ere badago krisia , gaur egun badirudienez geroz eta lan gehiago jendearentzako bainan , hainbat herrialderen arazo berdina daukagu biztanleri gehiegi dagoen lan kantitatearentzako eta esan behar da soldata batzuk 300€-tik ez direla igotzen eta horren ondorioz badaude familiak ez dutel nahikoa diru bere beharrezko gastuak ordaintzeko.

Honekin esan nahi nuena da ekonomia etengabe aldatzen den gauza bat da eta herrialde garatu eta ez garatuetan berdin eragiten digula.






2017(e)ko otsailaren 6(a), astelehena

EROSI ALA ALOKATU




Erosi ala alokatu?


Gaur egun badago jende asko galera hau egiten duena, Espainian, etxebizitza asko erosteko ohitura dago, eta horretan gastatzen dugu gure diru-sarreren zati handi bat..


Badaude familia askok, etxe bat baino gehigo erosten dituztela eta gero etxe horiek alokairuan jartzen dit uztenak dirua irabazteko edo gehiago lortzeko.

Adibidez, Europan beste herrialde batzuetan, ordea, nahiago izaten dute etxebizitza alokatu: Batetik, ez dute hipoteka-mailegu bat itzultzeko betebeharra hartzen, eta bestetik, malgutasun handiagoa dute bizilekuz edo lanbidez aldatzeko erabakiak hartzeko

Nire iritziz, alde batetik, errexena etxe bat erostea da, nahiz eta gero horrek dakarren hipoteka ordaindu beharra, baina jende askok dio etxe bat erosten zailagoa izaten dela bertatik lekuz aldatzea.

Baina beste aldetik iruditzen zait, bidaiatzen gustatzen zaion jendeari, edo lanarengatik askotan etxetik mugitu behar den jendeari errexena egiten zaiola, alokatzea, horrela kontratua bukatu ondoren aukera dauka nahi duena egiteko, ezerren menpe egon beharrean.

Egia da, desabantailak ere badauzkala, izan ere, kontratua bukatzen zaizunean, edozein momentuetan etxetik joan edo bota egiteko aukera dutela, ez badute kontratu hori luzatzen.



2017(e)ko otsailaren 5(a), igandea

Diru sarrerak eta gastuak

Gaur egun, diru sarrerak kantitate txikiagoa da gastuak baino.

Diru sarrerak, lan edo beste modu batengatik lortzen duzu dirua da, adibidez, nik denda batean lan egiteagatik, nire soldata 1.700€koa da, eta hori izango zen nire diru sarrera. Diru sarrerak, oinarrizko beharrak edo nahiak (batzuetan) estaltzeko dira.

Hainbat lekuetatik lortu ditzazkezu:
- Soldataren bidez, hau da, lan egiteagatik.
- Etxea, logelaren bat, garajea... alkilatzeagatik, edo kalean belarritakoak edo koadroak saltzen...

Gastuak berriz, zure oinarrizko beharrak estaltzeko ordaintzen duzunari deritzo. Adibidez, etxea, argia edo gasa... Ez baduzu gastu horiek ordaintzen hainbat ondorio sor daitezke; adibidez, zorra handitzea, jabetzak galtzea, edo ordaindu ez duguna kentzea, adibidez etxea ez baduzu ordaintzen, etxea kentzea...

Jubilazioa

Pertsona batek, arrazoi batzuekin edo adinarengatik (adibidez, Espainian 67 urterekin jubilatzen zera), lan egiteaz uzteari deritzo.

Baina zu jubilatzean ez duzu lan egiten,orduan,  nola ordaintzen duzu etxea, janaria, gasa eta argia...?

Normalean, jubilatzen zarenean, pentsioa edo errenta jasotzen duzu etxea, janaria, gasa eta argia... ordaintzeko, hau da, zuk lan egiten zenuenean, diru hortatik zati bat poltsara doa, eta horrela gero jubilatzean, hilero, poltsan duzun zati bat ematen dizute, eta horrela hilero.

Baina gaur egun horrela al da? Gaur egun jendea urte gehiago bizitzen dira, baina gutxiago egiten dute lan, krisia edo bestelakorengatik, orduan helburu hori zailagoa da betetzen. Baina horren ondorioz, pentsio pribatu gehiago daude, pertsona jubilatuak dirua izateko beraien gauzak ordaintzeko.

A parte, 60 urtetik aurrera, kondizio batzuk bete behar dira:
  • Ezin da utzi lana zu nahi duzulako, hau da, arrazoi batzuk egon behar dira.
  • Minimo 15 urteko kotizazioa eduki behar duzu.
  • Egon inskribatua edo matrikulatua SPEE bulegoetan, 6 hilabete lehenago jubilazioa eskatu aurretik.

Kasu honetan, hau izango zen pentsio finala:
  • 30 urteekin %8 kotizazioa.
  • 31-34 urteekin %7’5 kotizazioa.
  • 35-37 urteekin %7 kotizazioa.
  • 38-39 urteekin %6’5 kotizazioa.
  • 40 urte edo gehiagorekin %6 kotizazioa.

2017(e)ko otsailaren 2(a), osteguna

Trump-en horma Mexikorekin mugan.

Mundu honetan bizi den edonork politikari buruzko informazio minimoarekin jakingo du Donald J. Trump Amerikako Estatu Batuetako lehendakaria bihurtu dela azken astean, hori dela eta, bere plan asko ez dira atera berak nahi zituen bezala, edo behintzat, koerentzia pixka bat galtzen zutelako batzuetan, baino bere plan garrantzitsuenetarikoa edo behintzat gehien eman duena hitz-egiteko, Mexiko eta AEB-en artean eraiki nahi duen horma da.

Experto asko egon dira horri buruz pentsatzen eta zera esaten dute, posiblea da bai, baino noski, kostua oso altua da, goazen zatika joatea hormako puntu ezberdinak azaltzen eta azkenean, prezio bat jartzea horma erraldoi hori.

Estatu Batuen muga Mexikorekin lau estatu amerikarretan zatitzen da, California, Arizona, Mexiko Berria, eta Texas. Estatu horietan zehar Mexiko eta AEB-en frontera 3144 kilometrokoa da, eta Trump-ek dena bete nahi du. Lehenik eta behin, horma bat egiteko, azpitikan euskarri bat egon behar du, bai eta goiko hormari eusteko, eta jendeak ez dezan tunelak egin azpitik pasatzeko, guztira gutxi gora-behera 7,5 metrokoa izango zen horma, behekoa eta goikoa gehituta.

Guztirako zenbakia gutxi gora-behera 9599410 metro karratu dira, bai, ia-ia 10 milioi metro karratu horma, muga batentzako.

Horrez gain, materiala aukeratu behar da, zementua izan liteke aukera ona, gogorra da eta ez da oso kostotsua, baino expertoek deritzote, estatu bero horietan, klima bero horiekin, zementuan puskaera txikiak gertatu daitezke, eta azkenean, gutxinaka eror liteke horma, haiek deritzote material hoberena hormigoi panelak izan daitekeela, honengatik: kostotsua da bai, baino oso gogorra eta klima guztiekin jarri daiteke, hori bai, panelak direlako, metal barrak beharko dituzte panel horiek eusteko, eta gutxi gora-behera 2,000,000,000,000 kilo beharko lirateke metal, bai, 2 bilioi kilogramo.

Azkenean, metodo ona izan liteke baino oso-oso garestia, expertoek deritzote gutxi gora-behera 10,540,000,000 dolar Amerikar kostatu litzekeela horma guztiak, 10 BILIOI DOLAR, kristoneko dirutza, baino problemarik ez, Donald Trump-ek dio Mexiko-k ordainduko duela.

Ez nago hain seguru ni...

2017(e)ko otsailaren 1(a), asteazkena

Donald Trump

Donald Trump
Lehengo egunean presidente aldaketa bat egon zen Estatu Batuetan, Obamak bere presidente postua utzi zuen Donald Trumpi uzteko. Eztabaida asko sortu dituen presidente bat da izan ere, izan ere oso promesa agresiboekin atera da, mundu guztiak ikusi dezan nolako den.

Doanld Trumpek Estatu batuetako zuri patriotiko baten estereotipo guztiak ditu; guztiz estatu batuarra, beste erlijio edo beste arrazen kontra dago, emakumeak oso gaizki tratatzen ditu… Trump enpresaburu oso famatua da, non oso ondo gestionatu duen bere aitaren enpresa eta diru asko atera du negozio familiarrarekin. Hortaz aparte irudi publiko oso ospetsu bat da.

Trumpek enpresa bat daukanez mundu guztiak galdera bat egiten du, noraino presidente izanda berak egindako gauzak bere enpresa hobetzeko izan daitezke? Izan ere berak egin ditzazke jestio batzuk bere enpresa hobetzeko.

Trump presidentea da, baina horrek ez du esan nahi Estatu Batuen laguntza daukala, izan ere Partido demokrata irabazi zion baina estatu batuetako botazio legeak esaten duenez estatu batek boto bat dauka.Milaka jende atera da kalera Trumpen kontra manifestatzera izan ere bere promesak izan dira; Muro bat jartzea Mexiko eta Estatu batuen artean,Obamaren plana haustea,ONUtik ateratzen saiatzea,Estatu islamikoarekin bukatzea…

Gustatu edo ez onartu behar da hurrengo presidentea dela eta estatu batuarrak aguantatu beharko dute 4 urtetan.
Resultado de imagen de donald trumpResultado de imagen de donald trump muro de mexico