Mundu honetan bizi den edonork politikari buruzko informazio minimoarekin jakingo du Donald J. Trump Amerikako Estatu Batuetako lehendakaria bihurtu dela azken astean, hori dela eta, bere plan asko ez dira atera berak nahi zituen bezala, edo behintzat, koerentzia pixka bat galtzen zutelako batzuetan, baino bere plan garrantzitsuenetarikoa edo behintzat gehien eman duena hitz-egiteko, Mexiko eta AEB-en artean eraiki nahi duen horma da.
Experto asko egon dira horri buruz pentsatzen eta zera esaten dute, posiblea da bai, baino noski, kostua oso altua da, goazen zatika joatea hormako puntu ezberdinak azaltzen eta azkenean, prezio bat jartzea horma erraldoi hori.
Estatu Batuen muga Mexikorekin lau estatu amerikarretan zatitzen da, California, Arizona, Mexiko Berria, eta Texas. Estatu horietan zehar Mexiko eta AEB-en frontera 3144 kilometrokoa da, eta Trump-ek dena bete nahi du. Lehenik eta behin, horma bat egiteko, azpitikan euskarri bat egon behar du, bai eta goiko hormari eusteko, eta jendeak ez dezan tunelak egin azpitik pasatzeko, guztira gutxi gora-behera 7,5 metrokoa izango zen horma, behekoa eta goikoa gehituta.
Guztirako zenbakia gutxi gora-behera 9599410 metro karratu dira, bai, ia-ia 10 milioi metro karratu horma, muga batentzako.
Horrez gain, materiala aukeratu behar da, zementua izan liteke aukera ona, gogorra da eta ez da oso kostotsua, baino expertoek deritzote, estatu bero horietan, klima bero horiekin, zementuan puskaera txikiak gertatu daitezke, eta azkenean, gutxinaka eror liteke horma, haiek deritzote material hoberena hormigoi panelak izan daitekeela, honengatik: kostotsua da bai, baino oso gogorra eta klima guztiekin jarri daiteke, hori bai, panelak direlako, metal barrak beharko dituzte panel horiek eusteko, eta gutxi gora-behera 2,000,000,000,000 kilo beharko lirateke metal, bai, 2 bilioi kilogramo.
Azkenean, metodo ona izan liteke baino oso-oso garestia, expertoek deritzote gutxi gora-behera 10,540,000,000 dolar Amerikar kostatu litzekeela horma guztiak, 10 BILIOI DOLAR, kristoneko dirutza, baino problemarik ez, Donald Trump-ek dio Mexiko-k ordainduko duela.
Ez nago hain seguru ni...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.