2017(e)ko irailaren 27(a), asteazkena

Higiezinen burbuila

Higiezinen burbuila, "burbuja inmobiliariaz" gehiago ezagutuaz, 2006tik 2014-ra etxebizitzen prezioaren igoerari deitzen diogu. Urte hauetan gertatu zena, millioika etxe eraikitzen hasi ziren eta konturatu zirenean etxe gehiegi sortu zituzten. Jendeak etxebizitzen prezioak igo zirenez eta soldatak jeitsi, etxebizitzen prezio altu horiek ezin zituzten ordaindu, hain errez. Horrek hasieran lan-postu asko eman zizkion Espainiari baina etxebizitzak sortuz ahala bankuak ez zituzten kreditu gehiago eman. Lehman brothers bankuarengatik gertatu zen krisia, izan ere, diru mordo bat galdu zuen eta espainiar banku asko banku amerikar honen akzioak zituzten eta bankuek beldur asko zuten dirua galtzea eta horregatik ez zituzten ematen kredituak. Eman zituztenak, jendeak ez zioten dirua bueltatu eta horren ondorioz etxeak bahitzen hasi ziren. Hor izan zen higiezinen burbuila lehertu zenean.

16 urteko gazte asko ikusi zuten ikasi egin gabe diru asko atera zezaketela gai honekin eta horregatik beraien ikasketak alde batera utzi zituzten eta etxeak eraikitzeko prozedura ikasten hasi ziren. Honexengatik, burbuila lehertu zenean gazte asko ikasketarik gabe eta lan gabe gelditu ziren 26 urterekin eta gainera krisi batean.

Gainera, espainiar asko urte hauetan etxe bat erosi zuten eta burbuilaren leherketaren ondorioz, beraien hipoteketan gehiago ordaindu behar zutenez eta gehienak lan-posturik gabe gelditu zirenez bankuak arazo horietan sartu behar izan ziren, lehen esan dudan bezala.

Urte batean egin ziren etxe media 600.000 etxe egin ziren, hau da, 8 urtetan gutxigorabehera 4.800.000 etxe sortu egin ziren. Hori ez da guztia, 2006an 762.540 etxe sortu ziren, hori izan zen maximoa. Nere ustez, datu hau erabatekoa da eta pentsarazten uzten nau ea zergatik herrialdeak bozkatutako politikariak ez zituzten bi hatz parez pare eduki eta erabakiak hartu hau aldatzeko. Izan ere, pixkatxo bat pentsatuta noizbait etxebizitza gehiago egongo zirelako herritarrak baino gehiago. Ondorioz, nire iritziz ezin duzu herrialde baten ekonomia aspektu ekonomiko bakarrean sustatu.

Bibliografia:
- https://es.wikipedia.org/wiki/Burbuja_inmobiliaria_en_Espa%C3%B1a
- https://es.wikipedia.org/wiki/Crisis_inmobiliaria_espa%C3%B1ola_de_2008-2014
- https://elpais.com/economia/2015/10/20/actualidad/1445359564_057964.html
- http://blogs.cincodias.com/punto-basico/2012/11/tres-motivos-de-la-burbuja-inmobiliaria.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.