ZER DA KAPI ZER DA KAPITALISMOA?
Kapitalismoa sistema ekonomikoen multzo bat da, esaterako, multzorik (gaur egun) garrantzitsuenetarikoa, definizio argi eta onarturik ez duena. Etimologikoki, "kapitalista" bat kapitalaren aldeko banakoa da, nondik ondoriozta daitekeen sistema kapitalistak ekonomian zentraturiko sistemak direla. Hala ere, kapitalismoa oso zentzu desberdinetan definitzen da kokapen ideologikoaren arabera.
Karl Marxek planteatutako ikuspegi estrukturalistari jarraituz, sistema bati kapitalista deitu dakioke, biztanleriaren gehiengoa nominalki askea denean,errealitatean aurrera jotzeko bere lan indarra saldu behar duenean, ekoizpen bitartekoen jabe den gutxiengo pribilegiatu bati (burgesia), hain zuzen.