2018(e)ko azaroaren 26(a), astelehena

CAF ENPRESA

CAF-ENPRESA
CAF, Liejako tranbiaren esleipena lortzear
OTW Valoniako garraio operadoreak "lehentasunezko lizitzatzaile" izendatu du Tram'Ardent, CAFek beste bi bazkiderekin osatutako kontsortzioa, Prozesu administratiboa oraindik ixtear badago ere, Gipuzkoako CAF konpainiak oso gertu dauka Liejako (Belgika) tranbiaren kontratu esleipena. Bi hautagai daude, eta OTW Valoniako garraio operadoreak Tram'Ardent kontsortzioa, zeinaren parte baita CAF, lehentasunezko lizitzatzaile izendatu du. esleipenarekin lotutako azken erabakia OTWko adminsitrazio kontseiluak hartuko du. Beasaingo konpainiak azaldu duenez, Liejako tranbiaren kontratuak "beste aurrerapauso bat" ekarriko lioke "Beneluxeko tren-merkatuan kontsolidatutzeko bidean" eta, bereziki, material mugigarriaren Belgikako merkatuan.


CAF-a Espainiako enpresa handienetarikoa da, eta proiektu berri honetarako ekonomia eskasiaren arazoa ez dute, izan ere, proiektua amaitzeko falta den faktore bakarra kontratua sinatzea da, eta badirudi kontratu sinaketaren data laster jakingo dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.