Ingalaterrako West Ham United futbol taldea, Premier Leagueko lehen futbol taldea izan da, bere kriptomoneta (bitcoinaren antzerako salerosketarako bide digital bat) propioa atera duena. Socios.com enpresarekin zenbait adostasun egin dituzte eta orain PSG-k (Paris Saint-Germain) eta Juventus-ak bezala, kriptomoneta propioak ditu.
(West Ham United)
Kriptomoneta hauekin, zaleek Fan Token-ak erosi ahal izango dituzte. Fan Tokenak klubeko erabakietan parte hartzeko balio dute, eta horretaz gain esperientzia paregabeak edukitzeko eta West Ham-eko produktuetan deskontuak lortzeko balio dute. Beste hitz batzuetan, diru errealarekin, dirua bezala funtzionatzen duten moneta birtualak erosi ditzakezu, baina hauekin klubeko gauzak erosi ditzakezu soilik.
(Fan Tokenaren logoa)
Futbolaren mundua ez da bakarra kriptomoneta erabiltzen. Musikaren munduan ere egin dira horrelako gauzak. Adibidez, 2018ko azaroan, Dreamcatcher deituriko K-POP talde batek, lehen esandako futbol taldeen antzera Dreamcatcher Token deituriko moneta birtual bat kaleratu zuen. Europatik tour bat egin zuten Fly High deiturikoa, hainbat hiriburu europar bisitatu zituzten; haien artean Madrid. Dreamcatcher taldeak maila internazionalean arrakasta handia izan zuela ikusi zuten, eta bide batez, YouTuben jasotzen dituzten mezuen %90a baino altuagoa, fan europarrenak zirela frogatu zuten. Neska talde honen enpresak dioenez ideia hau (kriptomonetena) InSomnia (Dreamcatcher taldearen fandomaren izena) internazionalentzako bideratua dagoela dio, hauentzako, kontzertuetako sarrerak erosterakoan etab. erraztasuna edukitzeko, hau da erosoagoa egiteko salerosketak maila internazionalean.
(Dreamcatcher Madrilen eman zuten kontzertuan)
Happyface Entertainment-ek (orain Dreamcatcher Company deitzen da neskek izan duten arrakasta dela eta) horrela zioen: “Demagun InSomnia espainiar batek, Fredak, kontzertu batera joateko sarrera bat erosi nahi duela. Noiz sortzen da arazoa? Ordaintzerako orduan. Batzuetan, erosketak egiterako orduan, zailtasunak aurkitu ditzakegu, eta gainera komisio altuak ordaindu behar dira. (...) Eta hortaz aparte, ordainketa Eurotan edo Won Korearretan egin beharko litzateke? Diruaren balioen aldaerak arazoak ekar ditzakete? Gainera dena korearrez dago eta Fredak ez du ezer ulertzen. ‘Dreamcatcher Token’-a arazo linguistiko eta bankario hauek zeharkatzeko zubia da InSomnia internazionalentzat.”
(Dreamcatcher-en “End Of The Nightmare” albuma atera zutenean. Ezkerretik, eskubira goian: Handong, Dami eta SuA. Ezkerretik, eskubira behean: Gahyeon, Siyeon, Yoohyeon eta JiU.)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.