2019(e)ko ekainaren 9(a), igandea



Trumpek muga zergekin konpondu nahi du Mexikoko etorkinen auzia

Etxe Zuriak mehatxu egin du Mexikoko produktuei %5 igoko dizkiela muga zergak hilero, urrian %25era iritsi arte. Lopez Obradorrek «elkarrizketa» eskaini dio, baina ez da «besoak gurutzatuta» geratuko.Txinaren kontrako frontean bete-betean sartuta, AEBek bandera zuria aterata zeukaten gerra komertzialaren beste bi fronteetan, Europakoan eta Ipar Amerikakoan: hiru hilez atzeratu dute EBren autogintzarentzako muga zergak jarri ala ez erabakitzeko garaia, eta Kanadari eta Mexikori altzairuaren eta aluminioaren muga zergak kendu berri dizkiete, Donald Trumpek berridatzitako NAFTA merkataritza itun berria sina dezaten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.