2021(e)ko martxoaren 26(a), ostirala

Desberdintasun ekonomikoa

Desberdintasun ekonomikoa, eremu berdinean bizi den biztanleriaren artean ematen den errentaren, ongizate ekonomikoaren edo aberastasunaren arteko desberdintasuna da .Beraz, laburbilduz, pertsonek duten diruaren  artean dagoen desberdintasuna da. Baina desberdintasun ekonomikoa duen herrialde bat ez da zertan pobrea izan behar, ezta gutxiago ere: adibidez,  herrialde batek desberdintasun ekonomiko handia izan dezake baina herrialde aberatsa izan eta alderantziz.
Baina zergatik gertatzen da hau? Gizartean desberdintasun ekonomiko bat egoteko kausen artean garrantzitsuenetakoak hauek izan daitezke: 
Kausa garrantzitsuena sektoreetako batean soldata oso baxuak izatea izan daiteke, gizarteko pertsona talde batzuek (sektore berdinekoek) soldata oso baxuak izaten dituzte eta beste batzuek berriz, soldata normal edo altuak. Aldakuntza teknologikoek ere eragin handia izaten dute: azkenean, teknologia berriek gizakiak egiten dituzten lanak ordezkatzen dituzte, eta azkenean, gizakiak lan gutxiago izatea eta horrek dirua galtzea eragiten du. Azkenik, gizartean arazo larri bat gertatzeak desberdintasun hori areagotu egiten du, adibidez, orain bizitzen ari garen pandemia egoerak, pobreak zirenak pobreago bihurtu ditu eta gainera kasu batzuetan ere , aberatsak zirenak aberatsago.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.