2017(e)ko apirilaren 27(a), osteguna

Inditex inperioa

Nork ez du inoiz entzun Inditex, oihalgintza eta arropa salmentan erregea den enpresaz? Guztiok dakigunez, Amancio Ortegak, enpresari galiziarrak sortutako sozietate anonimo honek, mundu osoan zehar 7000 dendatik gora ditu. Baina, nola lortu zuen Amancio Ortega honek, haren inperioa mundu osoan zehar zabaltzea, munduko milioidun aberatsenetarikoa bihurtuz?

Ortegak, 1963. urtean, Europan zehar arropa ekoizteko enpresa bat sortu zuen, baina lehenengo denda, Zorba izenez deituko zuena, ez zuen 1975. urtera arte ireki, Coruñan. Honek izango zuen arrakasta ez zuen inoiz amestu ere egingo, eta gaur egun Zorba izeneko denda txiki hura, mundu osoan zehar 2000 denda baino gehiago dituen kate batean bihurtu da, Zara izenez ezagutua. Nahiz eta Inditexek hainbat marka ezberdin bildu, Zara da ezagunena eta bereizgarriena. Azken finean, honekin hasi zen guztia.

Erraz esaten da hainbeste denda dituela mundu osoan zehar, baina zehazki, zenbateraino iristen da orain Pablo Isla presidentetzat duen negozio hau? 2015. urtean, estimatzen da, enpresak, 20 900 milioi euroko irabaziak izan zituela. Burtsan ere, 107 789 milioi euro balio izatera iritsi zen, historian zehar, 100 000 milioi eurotik gora balio izatera, hiru enpresa espainiar bakarrik iritsi direlarik. Amancio Ortega galiziarrak sortutako Iditex multinazionala, sinistekoa den bezala, inoiz Espainian sortutako enpresarik baliotsuena izendatu dute.

2016ko urtarrilean mundu osoan zeuden Inditex denda ezagunenak:

INDITEX.PNG

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.