2017(e)ko apirilaren 27(a), osteguna

TXARTELAK




TXARTELAK

   Zer dira txartelak? Txartelak, finantza-erakunde edo saltoki batek plastikozko euskarri batean igorritako ordainketa-bitartekoak dira. Beste modu batera esanda, txartelak gauzak ordaintzeko erabiltzen ditugu, adibidez, denda batera joaten garenean, normalean jendeak txartela erabiltzen du ordaintzeko, ez baldin bada, gutxi balio duen zerbait, Badago txartel bat jende guztiak duguna, edo gehiengoak, MUGI edo LURRALDEBUSA, sarritan erabiltzen du jende zaharrak, baita ere urruti bizi den jendea. 

Badaude banku-txartelak eta bankuakoak ez diren txartelak. Lehen aipatu dudan bezala, banku-txartela erabiltzen da erosketak egiteko eta banku-sareko kutxazainetan dirua ateratzeko. Bankuakoak ez diren txartelak berriz, txartela igorri duen saltokiak soilik erabil daitezke. Badaude ere fidelizazio-txartelak, hauek puntuak pilatzeko balio dute, lortu den saltokian deskontuak edo opariak lortzeko. 

Banku-txartelak lau motatakoak izan daitezke; Zordunketakoak, Kreditukoak, Txanpon-txartelak eta Txartel birtualak. Zordunketakoak ez dute aukera ematen ordainketak egiteko eta dirua ateratzeko, berdina da kontuko dirua erabiltzea haren bidez ordaintzea bezela. Kreditukoak badaukate aukera ordainketak egiteko eta dirua ateratzeko, gainera bi ordainketa-modu daude:
Guztizko zenbatekoaren hileko ordainketa eta ordainketa geroratua. Hauen arteko ezberdintasuna ordainketa geroratuak ordainketa ateratzeko aukera ematen duela eta guztizko zenbatekoaren hileko ordainketa zor den saldoa gure kontura kargatzea. Txanpon txartelak, ordainketak egiteko aukera ematen dute, Aurrena dirua sartu behar da kutxa edo banku.kontuaren bidez,
Azkenik, txartel birtualak, internet bidez erosteko bakarrik balio dute, Ez da euskarri fisikoa, zenbaki bat da.
Banku-txartelek gauza guztiek bezala bere abantailak eta desabantailak ditu. 
                    Abantailak:                                                         Desabantailak:
    Eskudiruak baina segurtasun handiagoa                  Komisioak eta mantentze-gastuak
   Gastuen kontrol handiagoa                                     Iruzurrerako aukera,galdu edo lapurtuz gero
   Erosoa sakelakoa kargatzeko,ordaintzeko...           Kontuko saldoa soilik erabiltzen uzten du

Txartelek hainbat atal dituzte; Segurtasun-txipa, txartel-zenbakia, iraungitze-data, banda magnetikoa eta txartelaren egiaztapenaren kodea (CVC). 
tarjetas bancarias bilaketarekin bat datozen irudiak


Erlazionatutako irudialurraldebus tarjeta bilaketarekin bat datozen irudiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.