2017(e)ko maiatzaren 10(a), asteazkena

Pemex

Pemex edo Petroleos Mexicanos, mundu osoko 8. petroleo hornitzaile handiena da, horrez gain, munduko lehena da itsas-energietan, baino bereziki petroleoa fintzen oinarritzen dute haien enpresa, Pemex-en lehendakaria Pedro JoaquĆ­n Coldwell izanda. 2006 urtetik hasi ziren edukitzen problemak haien petroleoaren segurtasunarekin eta lapurketa ugari gertatu ziren, urte horren amaieran, ordungo lehendakariak, Pedro Mallo-k esan zuen 206 olio lapurketa egon zirela, geroztik, estatuko lehendakariz aldatu dute, eta duela urte batzuk, Felipe Calderon, orduan zen lehendakariak gerra ezarri zuen banda armatuen aurka, eta Pemex-eko familia eta langile guztiek uste zuten garaituko zutela lapurreta horien aurkako borroka.

Ez zuten lortu, eta 2009-2016 urteen artean 7.250 euro lapurtu zituzten banda armatuek, horrez gain, Pemex-ek beste 250 milioi euro galdu zituzten juizioetan eta legezko denuntzia eta informeetan.
Hala ere Pemex-ek 1.191.000 petroleo barril egiten ditu egunero, bai egunero, eta Mexikok produzitzen duenaren petroleo guztiaren %47,4-a da.

Estatistika larriena zera da, duela hilabete pare bat bakarri, argitaratu zuen "Animal Politico" Mexikoko aldizkari batek Pemex-ek galtzen dituela 10 "pipa", hau da, 20.000 litro pipa bakoitzeko (200.000 litro guztira) orduro, bai, orduro lapurtzen dira 200.000 litro petroleo Pemex-etik.

Eta jende askok galdetuko du, nola hain erraza lapurtzea hainbeste balio duen material bat hain denbora esakasean, hona hemen arrazoia: Hemen behean dagoen argazkian ikusi dezakegu bi langile lan egiten hodi bat erreparatzeko, eta zera egiten dute banda armatuek petroleoa lortzeko: lehenik zulo handi horiek egiten dituzte, nahiz eta handiak ematen duten ez dute ordu erdi baino gehiago irauten horretarako, eta orduan, herraminta pisutsuekin hodi horiek puskatzen dituzte, beste hodi batzuk sartzen beraien "pipa"-tara lotuak, eta ez dute ezta ordu erdi irauten horretarako, eta Pemex-eko hodiak Mexiko D.F. hiri guztitik dispertsatuta daudelako, langile horiek eta Mexikoko indar armatuak eta poiziek gehiegi irauten dute lapurketa horiek gelditzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.