2017(e)ko maiatzaren 30(a), asteartea

Langabezia

16 urtetik gora, erretiratu arte, lanean ez egotea da.

Eta hainbat motatako langabeziakdaude:

- Frikzionala: Jendea lan egin dezaketeen arren, borondatez, ikasteko atsedena hartzzen dutenean sortzen den langabezia da.

- Urte-sasoikoa: Urte zati batean bakarrik lan egiten duzunean, hau da, adibidez udaran, sokorrista bazera, bakarrik udaran egiten duzu lan, beste urte osoa langabezian zaude.

- Ziklikoa: Nabarmen igotzen da krisialdietan, eta jaitsi egiten da ekonomia hazkundeko aldietan.

- Egiturazkoa: Eremu edo herrialde bateko langileen ezaugarriak eta enpresaburuen premiak bat ez etortzeagatik sortzen den langabezia da.

Gero era hainbat kausa eta ondorio daude:

- Kausak:

   - Langileen ezaugarriak: Espezialitate bateko langile asko ala gutxi egotea eta lana gaizki banatuta egotea.

   -Eskari urriegia: Gizartea ez du eskatzen langile guztiak enplegatzeko behar adina ondasun eta zerbitzu.

   - Gutxieneko soldatak egotea: Lanbide arteko gutxieneko soldata eta enpresaburuekin negoziaketak.

-Ondorioak:

   - Oro har: Ez da herrialdearen ahalmena osoa baliatzen.
 
   - Estatuarentzat: Lanetik eratorritako diru-sarrerak txikitzen dira (Gizarte
 Segurantzarako kotizazioak, errentaren gaineko zergak...), eta gastu
publikoa handitzen da (langabeziagatiko prestazioak edo gizarte-
laguntza).

   - Norberarentzat: Diru-sarrerak txikitzeak bizi-kalitatean dituen eraginez gain, lanik
 gabe geratzeak edo denbora luzez lanik aurkitu gabe egoteak eragina
izan dezake autoestiman eta familia-harremanetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.