2017(e)ko maiatzaren 21(a), igandea

Hiperinflazioa Argentinan

1989. urtean, hiperinflazio garrantzitsu bat izan zen Argentinan. Honek, arazo asko sortu zituzten herrialdean, baina arrazoiak eta ondorioak ulertzeko, garai hartan Argentinan zegoen egoera begiratu behar da. 1982. urte inguruan, Alfonsín presidentetzat zutela, zorraren krisi ekonomikoak eztanda egin zuen Hego Ameriketan. Presidente honekin, egoera ekonomikoa oso txarra zen eta krisi honen ondorioz herrialdea berrantolatzen saiatzen ari zela, Argentinako kanpoko zorra, 1975tik 1983ra, 7.875 milioi dolar izatetik, 45.087 milioi dolar izatera pasatu zen. Ulertzekoa denez, garaiko agintariak egoera ekonomikoa hobetzeko desesperazioan, “Plan Austral” deritzona hasi zuten 1985ean. Austral izeneko moneta berri bat sartu zuten herrialdean eta lehenengo urteetan ondo funtzionatu izan arren inflazioa %2koa izanik,  denak ezin zuen ondo joan eta inflazioak gero eta gehiago egiten zuen goraka. Harrezkeroztik, plan hau bertan behera gelditu zen. Hala ere, inportazio eta esportazioetarako arazoak zituzten, inor ez zen fidatzen Argetinarekin paktuak egiteko eta honek ezin zuen beste herrialdeetan ezer erosi. Zorrak gora egiten zuen eta ezinegontasunean, Argentinarrek, dolarraren balioa berdintzen saiatu ziren. Baina diru gehiegi zegoen zirkulazioan eta pottokien herrixkako loreekin gertatu zena gertatu zen. Beraz, prezioak igotzen hasi behar izan zuten.


Inflazioak gora eta gora egiten zuen, 1989ko maiatzean, %78,4ekoa izanik. Prezioek hainbesteko gorakada jasan zuten jendeak jaisten hasiko zirela pentsatzen ari zirenean, urte berdineko uztailean inflazioa %197koa izan zela. Argentinako monetak balioa galdu zuen dolarrak %2.038ko balioa irabazi zuelarik. Jendea pobrezian bizi zen, herrialdetik alde egiten saiatuz. Alfonsín presidenteak ere, desesperazioan, kargua utzi egin zuen. Jendeak ezin zuen ezer ere ez erosi, euroarekin adibide bat jarriz, goizean 2€ balio zitzaken gauza batek arratsaldean 50€ balio izatera iritsi zitekeen. Ziurgabetasun horren aurrean, jendeak Argentinako dirua aurreztu beharrean, dolarrak aurrezten zituen ez baitzekiten zer gertatuko zen egoera latz horretan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.