2017(e)ko maiatzaren 28(a), igandea

Gazteen etorkizuna salbatuta dago?

Betidanik esan da gazteok etorkizuna garela, baina, ze etorkizun mota? Txikitatik esan ohi digute, bizitzan zerbait lortu nahi baduzu ikasi behar duzula; kontratatua izan nahi baduzu, formazio akademiko on bat eduki behar duzula, hau da, kurrikulum dezente bat. Gainera beharrezkoa da DBH-ko ikasketak edukitzea, ondoren batxilergoa ikastea eta azkenik karrera eta master bat ateratzea, baina hori ez da guztia hizkuntzak ere ongi dominatu behar dituzu, gehien bat Euskara, Gaztelania eta Ingelesa.

Pentsatzen gelditzen bazara, hau guztia egitea beharrezkoa da? azken finean berdin berdin ilara baten atzean orduak pasako dituzu. 18-20 urte bitarteko gazteei oso aukera gutxi ematen zaizkie merkatuan sartzeko. Europar batasunean 25 milioi langabeetatik, 5 milioi gazteak dira.


Beste alde batetik, enpresak gehiago finkatzen dira esperientzia laboralean, formazio akademikoan, baino, ez ahal duzu inoiz ikusi "urte bateko esperientzia behar da" kartelen batean, enpresa gehienak hori eskatzen dute baina ez dira oroitzen esperientzia ez dela bekarrik lan bat ongi egiteko behar dena. Beraz gure etorkizuna salbatuta dago?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.