2017(e)ko maiatzaren 28(a), igandea

LANGABEZIA

LANGABEZIA

Resultado de imagen de langabezia16 urtetik gora, erretiratu arte, lanean ez egotea eta lanbiden alta emanda egotea da. Desenplegua, da lan egiteko borondatea eta gaitasuna duten gizabanakoek —langabeek— gogoz kontra jasaten duten lanik ezeko egoera. Lanik eza pairatzen duen lan indar osoaren ehuneko gisa neurtzen da langabezia, maizenik langabezia-tasaren bidez. 
Lagabeziaren faktore garrantzitsuenetako bat, demografia da, izan ere, jaiotze, heriotze tasek, bizi itxaropenek... eragin handia dute langabezian.



4 langabezia mota daude: Urte sasoikoa, Ziklikoa, egiturazkoa eta frikzionala.
- Urte sasoikoa: hainbat jardueretan urte sasoi baterako bakarrik lanpostua dago, beste urte sasoietan ez da langilea behar.
- Ziklikoa: Nabarmen igotzen da krisi garaietan eta ekonomia hazkundeko aldietan jaitsi egiten da. 
- Egiturazkoa:Eremu batean enpresek bilatzen dutena ez dator bat langileek dituzten ezaugarriekin.
- Frikzionala: borondatez, ikasteko edota deskantsu bat hartzeko hartzen den atsedeneko denbora da.


Hainbat langabezia kausa egon daitezke: 
- Langileen ezaugarriak: Espezialitate bateko langile gehiegi edo gutxiegi egotea, lana gaizki banatuta egotea.
- Eskari urriegia: Gizarteak ez du eskatzen langle bakoitzak lan egiteko behar dituen ondasunak.
-Gutxieneko soldatak egotea: Gobernuak lanbide arteko gutxieneko soldata, sindikatuek enpresaburuekin negoziaketa, lanbide motaren araberako gutxieneko soldatak finkatzeko hitzarmen kolektiboen bidez.


Lanaren eta langabeziaren arteko erlazioaren zifrak herrialde baten datu ekonomiko zehatz eta zabalenen artekoak dira. Hilero biztanleria aktiboa neurtuz lortzen dira. Hilero egiten da galdeketa zenbait etxetan, azkenaldiko lan historialari buruzko galderekin.
Galdeketa horrek 16 urte edo gehiagoko biztanleria 4 taldetan zatikatzen ditu:
- Biztanleria okupatua: Lan bat egiten okupatuta dagoen biztanleria, eta gaixotasunengatik, grebengatik, edo oporrengatik lan egin gabe dagoen jendea. 
- Langabeak: Lan egin gabe dagoen jendea, okupatuak ez dauden pertsonak (hainbat arrazoiengatik izan daiteke)
- Biztanleria ez aktiboa: : ikasten ari diren, etxeko lanak egiten dituzten, erretiratuek, lana egiteko gai ez diren gaixoek edo lana bilatzen ez dituzten helduek osatzen dute.
- Biztanleria aktiboa: okupatuak dauden pertsonak eta langabeak

Langabezia tasa:  langabeak eta biztanleria aktiboaren arteko erlazioa da, ehunekotan emana.
Hilero izan ohi dugu gure gizartean langabezia tasaren gorabehera hizpide. Ekonomiaren adierazle nagusi honek kezka eta ardura pizten du gobernu, alderdi politiko, sindikatu eta iritzi publikoarengan. 

Resultado de imagen de langabezia tasa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.