Halere, krisitik ateratzen ari gerala diotenei galdera hau egin beharko genieke. Zein kondiziotan? Nahiz eta enplegu tasa gora egin, kondizioak okertu dira, eta hori erabiltzen dute babes moduan enpresa askok.
Lan-postu gehiago izan nahi ditugu edo lan-postu gutxiako baino kondizio hobeekin? Azken finean, lan-postu gehiago izateak jende gehiago lanean egotea eragiten du, zerbait positiboagoa bezala ikusten da, baina azkenean arazo berdina beste era batera jartzea da.
Gainera, askotan arazoa ez da soldata minimora justu-justu iristea, denbora kontua baizik, kontratu asko hilabete gutxikoak dira eta horregatik ez dira kotizazio minimora iristen.
Beraz azkenean, arazoari buelta eman eta soluzio modura ematen digute, eta guk onartu egiten dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.