2018(e)ko irailaren 29(a), larunbata

Armen salmenta internazionala eta gizartean eta ekonomian dituen eraginak

Azkeneko urtetan, Europan eta Amerikan, gerrateak gutxitu direla esan dezakegu. Baina nabarmenki handitu dena, armen salmenta internazionala izan da. Sirian, Iraken, Israelen eta munduko beste hainbait herrialdetara mugitu ditugu gerrateak, armen salmentaren ondorioz. Baina nortzuk saltzen dituzte arma horiek?  Nortzuk dira gerrateen gauzatzaileak?

Siprik (''Instituto Internacional de Investigación de la Paz de Estocolmo'' bere ingeleseko siglak) dioenez, Europako hainbat herrialde, nahiz Errusia eta Estatu Batuak dira salmenten gauzatzaileak.

Armen salmenta internazionalaren rankinean lehendabizikoak, Estatu batuak dira %33ko salmentarekin. Bere erosleak, Arabia Saudita, Elkartutako Arabe Emiratoak eta Turquia gehienbat. Estatu Batuen atzetik, Errusia doa %25ko salmentekin. Bere erosleak berriz, India eta China dira gehienbat.

Azken urte hauetan, Asiar herriade bat sartu da salmentaren borrokan, China. Alemania eta  Frantzia, rankinean aurreratuz. China, potentzia mundiala izan nahi du eta armen salmentan sartu da %6aren salmentekin. Honen erosle nagusia Pakistan da.


Espania ere rankinean agertzen da, selmenten %3arekin. Telebistak eta egunkariak ez kontatu harren. Nire iritziz, ez dute eginkizun hauen berri ematen estatuaren aginduetara daudelako. Hau da, Estatuak diru gehiago lortzeko. Espanian adibidez, ezkerrak gobernatzen du gaur egun,, baina salmentak jarraitzen dute kapitalismoari indarra emanez eta giza eskubideak zapalduz.

Politikoek eta hainbat herrialde, aberastu egiten dira salmenta hoiekin. Baina ez dugu ezertarako pentsatzen Afrika eta Asian gerrateen ondorioz hitzen ari den jendean. Baina telebistan ikusi dugunez, politikoak agertzen dira giza eskubideak dafendatzen eta gero kontrakoa egiten dute. Jarrera hauek, nik behintzat, jarrera HIPOKRITAK kontsideratzen ditut.

http://www.europapress.es/internacional/noticia-quienes-son-principales-exportadores-armas-paises-venden-20150316140647.html

https://www.bbc.com/mundo/noticias/2016/03/160306_armas_venta_exportadores_importadores_guerras_conflictos_mr










2018(e)ko irailaren 28(a), ostirala

EMPRESA KOOPERATIBOAK


EMPRESA KOOPERATIBOAK

ZER DA?

Resultado de imagen de empresas cooperativasKooperatiba ekonomia, gizarte eta kultura helburuetarako bazkide izeneko pertsonek osatzen duten borondatzezko merkataritza autonomoa da. Erakundearen jabetza bazkideena da eta beren kudeaketa demokratikoa da, bazkideen artean. Bazkide guztiek eskubide eta eginbehar berdinak dituzte eta irabazitakoa  beraien artean banatzen dira.


Komeni da kooperatibaren lege kontzeptua eta kontzeptu soziologikoa bereiztea. Legezko Kooperatibaren kontzeptua motzagoa da autonomian eta demokrazian oinarritzen den kooperatiba kontzeptu zabala baino. Horrela, elkarrekiko soziedade  eta muga anonimoek ere kooperatiben ezaugarriak izaten dituzte.

KOOPERATIBEN PRINTZIPIOAK:

  • Atximendu boluntarioa eta irekia: kooperatibak erakunde boluntarioak dira, haien zerbitzuak erabiltzeko gai diren guztiei eta bazkide izateko erantzunkizuna onartzeko guztiei daude irekiak, generoaren, arrazaren, klase sozialaren, posizio politikoaren edo erlijioaren araberako bazterketarik gabe. 
  • Bazkideek kudeaketa demokratikoa eingo dute: kooperatibak bazkideek demokratikoki kudeatutako erakundeak dira eta haiek kooperatibaren politikak eta erabakiak egiten  hartzen dute parte. Kooperatibak ordezkatzeko eta kudeatzeko aukeratutako gizon eta emakumeak dira bazkideen aurrean arduradunak. Lehen mailako kooperatibetan, bazkide guztiek dute bozkaketarako eskubide berberak (bazkideko boto bakarra), eta beste mailakoak ere modu demokratikoan daude antolaturik.
  • Komunitatearen ganako interesa: kooperatibek haien komunitateen garapen iraungarria lortzeko egiten dute lan, haietako bazkideek onartutako politiken bitartez.

Sistema ekonomiko baten barruan empresa mota ugari daudela ikusi degu.

2018(e)ko irailaren 27(a), osteguna




ZERGAITIK DIRA SOLDATA TXIKIAGOAK?
( emakumezkoen eta gizonezkoen harteko soldatak )

Eurostat datuen arabera, Espanian emakumeezkoen soldata gizonezkoena baina 18,8% gutxiagoa zen 2014an, aldiz Eslobakian %28-a da Alemanian ordea %21-a da. Hau da emakumeak lanean diskriminatzen direla besterik ez da ikusi behar. 
2012-ean frogatua zegoen emakumezkoek 62 urte baino gehiago lan egin beharko luketela gizonezkoen soldata bera lortzeko .

Lanaldi partzialeko enpleguak% 21,5 dira haurrik gabeko emakumezkoen kasuan, gizonezkoen% 9,5 aldean 25 eta 49 urte bitarteko adineko pertsonekin alderatuta, gainera, zori txarrez emakumezkoak geroz eta gehio okupatzen dituzte lanik txarrenak .

Lan istripuak


LAN ISTRIPUAK

Uda oso txarra izan da lan istripuentzat

Udara honetan lan istripu asko egon dira, azken hilabeteetan, hau da, abuztuan eta irailean 9 pertsonek galdu dute bizitza. Urte guztian oraingoz 27 pertsona hil dira lan istripuengatik.  Urtarriletik abuztura 22 pertsona hil ziren, ohietako 20 lanean zeudenean eta beste bi bidean hil ziren "in itinere". Aurreko astean irakasle bat hil zen ikastolara joaten Ataunetik Doneztebera.

Aurreko urtean hilabete berdinetan ez zeuden hainbeste pertsona hilak.

Osolanen datuen arabera abuztu arte Bizkaian egon dira pertsona gehiago hilda beraien lanpostuetan (12), jarraian Gipuzkoan (5) eta azkenik Araban (3).

Gertakizun honen aurrean sindikatuek (ELA, LAB, CCOO...) Eusko Jaurlaritzari neurriak hartzeko eskatzen dute.

Osolaneko zuzendariak proposatzen du, arrisku laboralak eta prebentzio legea errebisatzea.

Iturria: Diario vasco egunkaria


Tasa-Arrosa

Emakumea ala gizona izan ,denok eskubide berdinak izan beharko genituzke, baina ez da horrela.
Emakumeentzako produktu batzuk garestiagoak dira gizonenak baino eta gehiagoko ordaintzen dugun zati horri "tasa-arrosa" deritzo, soilik emakumeentzat aplikatzen den zerga moduko bat da.
Espaniako leku guztietan tasa-arrosa dago, Kanariar irletan izan ezik, han ez dute horrelakorik ordaintzen higieneko produktuetan.

 Kaliforniako Unibertsitateak kalkulatu zuten emakumeek 1.300€ gehiago ordaitzen dituztela gizonak baino, produktu antzekoak erosteagatik.
Adibidez, ileapaindegian emakumeak gehiago ordaintzen dute emakumea izateagatik, ilearen luzeera ez du zer ikusirik. Berdina gertatzen da tintategietan, emakumeen alkondara bat gizon batena baino azkarrago lehor daiteke, baina ordaindu beharreko prezioa altuagoa da emakumearena gizonarena baino. Emakueak 20€ ordaintzeko prest daude baino gizonek ez dute 13€ baino gehiago ordaintzen zerbitzu berarengatik. Supermerkatuetan ere ezberdintasun handiena higiene produktuetan dago, hori gertatzen da emakumeak garrantzi handiagoa ematen diotelako higiene kontuei gizonak baino eta emakumeak prezio altuagoan ordaintzeko prest daudenez enpresek aprobetxatzen dute eta produktuei prezio igotzen diete. Gizonen kasuan, generalean ez diote garrantzi handirik jartzen higiene kontuei, orduan enpresak gizonei erosten konbentzitzeko produktuen prezioa jaisten dute.

Higiene produktuak garestiagoak izateko beste arrazoi bat da, gobernuaren arabera konpresak, tanpoiak etb. ez dira lehen mailako beharrak, horregatik %10-eko beza jartzen diote baina gizonen bizarra mozteko makina, xaboia eta horrelakoak lehen mailako beharrak konsideratzen dituztenez %4-ko beza ipintzen diote.



Nire ustez gobernuan lan egiten duten pertsonek emakumeen lekuan jarri beharko ziren ulertzeko zeintzuk diren lehen mailako beharrak eta zeintzuk ez. Gizon ala emakumea izan ez direla desberdintasunik egon behar, denok pertsonak garelako.


http://www.elmundo.es/papel/historias/2015/11/09/563ceb37e2704e1f6b8b45d7.html
http://ekonomiaaztertzen.blogspot.com/2018/01/tasa-arrosa.html
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/2820688/bideoa-tasa-arrosa--emakumeentzako-produktuak-garestiago/

Geroz eta turista gehio uskadin

Geroz eta turista gehio Euskadin

Euskadira geroz eta turista gehiago etortzen ari dira. Estatuko gainerako autonomia erkidegoetan beherakadak izan dira, baina euskadin beste urteetan baina turista gehiago egon dira, hain zuzen ere euskadin %6,6ko gorakada izan du turismoak abuztuan, eta urteko lehenengo 8 hilabeteetan %4,8koa izan du.

turismoaren gorakadaren gatik euskadiko hotel eta landetxeak gainezka dabiltza, abuztuan, guztira, 377.745 pertsonak egin zuten lo hotel eta landetxeetan, iaz baino %6,1 gehiagok. nahiz eta etorri diren turisten kopurua handiagoa izan den, turista batzuk kanpinetan eta aterpetxeetan ere lo egin dutelako.

urteko datuen arabera, urtarriletik abuztura 2,1 milioi turista egon diran Euskadin , horrek esan nahi du  iaz baino 100.000 gehiago egon direla, %4,6ko hazkundea egon da beraz.

Euskadiko probintzietan desberdin hazi da turisten kopurua, Bizkaiak 10.350 pertsona hartu ditu, Gipuzkoan 11.177 pertsona gehiago izan dira, eta arban ( turista gutxien izan dituen probintzia ) iaz baino 169 turista gehiago egon dira.

turisten igoera grafikoa 2018 bilaketarekin bat datozen irudiak

Bibliografia: https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/5873837/2018ko-turismo-datuak-euskadin-turisten-kopurua-hazi-egin-da/

TARTE SALARIALA

Tarte salariala gaur egun dagoen gai garrantzitsuenetakoa da ekonomian eta orokorrean gizartean. Kontzeptu honek dakarren arazoa honako hau da; emakumezkoei gizonezkoei baino diru gutxiago ordaintzen zaiela lanbide antzekoak izanda. Hori arrazoitzeko adibide batzuk azalduko ditut artikulu honetan. 

"Fedeak" 2014ean egindako ikerkuntza batek dio emakumezkoei %12,7 gutxiago ordaintzen zaiela orduko. Kopuru hau 2002tik jaisten aritu da, baina hala ere gai kezkagarria da. Tarte salariala ikusgarri dago soldatarekin zerikusia duen edozein esparrutan, adibidez; adina, hezkuntza, antzinatasuna, okupazioa, lan ordu eta kontratu mota, jarduera eta enpresaren tamaina.

Soldata inkesta europarrak egindako azken ikerkuntzak dioenez, emakume batek gizonezko batek baino %14,9 gutxiago irabazten du. Horren ondorioa da tarte salariala hor egotea.
Baina zeintzuk dira tarte salarialak ekonomian dakartzan ondorioak?
Hasteko, tarte salarialak herrialde bat ekonomikoki pobreagoa egiten du, eta tarte salariala murriztuko balitz, herrialde horren ekonomia hobetuko litzateke. Adibide bat jarrita, ikerkuntza batek adierazi zuen bezala, tarte salarialaren desberdintasuna %17tik %16ra murriztuko balitz, per capita BPG $260ra handituko litzateke. Ondorioz, tarte salariala kentzeak Estatu Batuak bezalako herrialde bateko ekonomiak hazkunde bat edukiko luke gutxienez %3tik %4ra.

Bestalde, tarte salarialak emakumezkoen pentsioetan egoera larriak ekarriko luke. Hau da, emakumezkoei gutxiago ordaintzean, beraien etorkizunean pentsioa kobratzerako garaian gutxiago kobratuko dute ere, beraz, emakumezkoek joera gehiago izango dute pobrezian erortzeko.


Bibliografia:
https://elpais.com/economia/2018/03/06/actualidad/1520362982_401961.html 
https://es.wikipedia.org/wiki/Diferencia_salarial_de_género

2018(e)ko irailaren 26(a), asteazkena



KOMUNISMOA

Komunismoa berdintasunean oinarritzen den sitema ekonomiko eta soziala da. Komunismoan langile guztiak diru kopuru berdina irabazten dute horregatik ez daude gizarte klaserik eta ez daude propietate pribaturik guztia guztiona delako. Komunismoaren aurkako ideologia Kapitalismoa da kapitalaren alde egiten duen sistema ekonomiko bat delako. Komunismoa antzinatik datorren ideologia bat da baina Marx eta Engels ek IX. mendean idatzitako liburuarekin oso ideologia famatua bihurtu zen. Sobietar Batasuna, Cuba, Ipar Korea, Txina, Vietnam eta beste haibat errialde komunistak izan dira historian zear, beste batzuk segitzen dute izaten.

propaganda comunista obrera bilaketarekin bat datozen irudiak

Abantailak:

Hainbat abantaila ditu, adibidez ez zen egongo gizarte klaserik denak diru berdina izango genuke, orduan ez da pobreziarik egongo, Beste abantaila positibo bat da guztiak etxea izan beahar dutela da orduanestatuak jende guztiari etxe bat ematen dio bizitzeko. Abantaila handienetako bat da ez zela parorik egongo jende guztia edukiko zuen lana.

Desabantailak:

Normalean komunismoan diktadurak izaten dira eta ez da demokrazia izaten. Ezin dira propietate pribaturik izan guztia guztiona delako. Ez ba du funtzionatzen, desabantaila handiena, guztiak probreak izatea da, guztiak berdina irabazten dutelako. Beste desabantai bat da ezin dela beste herrialdetakomerkatuan sartu, ezin duzu beste lekuetako produktuak erosi, zure herrialdekoakbaizik.

Nere ustez komunismoa hona izan daiteke guztiak ekonomikoki berdinak izango ginelako, guztiak lana izango genuelako, pobrezia ez zelako egongo. Baino gauza batzuk aldatuko nituzke, komunismo eta kapitalismo nahaste bat egingo nuke, guztiak diru kopuru minimo bat irabazteko eta gero depende ze lan daukazun geiahago irabazikozenuke. Baita ere bakoitzak propietate pribatuak izatea utziko nuen baina bakarrik etxeak. Horregatik ekonomikoki iruditzen zait komunismoa ona izango zela baina aipatu ditudan aldaketekin.

Link:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Komunismo

https://eu.wikipedia.org/wiki/Kapitalismo

 

 

 

2018(e)ko irailaren 25(a), asteartea

Jubilazio pentsioa


JUBILAZIO PENTSIOAK



Zer da jubilazio pentsioa?

Pertsona batek jubilatzen denean, hau da, legeak eskatzen duen adina betetzen duen lan munduan erretiroa hartuta pentsio bat ematen zaio. Pentsio hau lortzeko 67 urte edo gehiago euki behar dituzu legez.


Zenbat diru irabazten dute jubilatuek?

Azken urte hauetan pentsioak asko gutxitu dira, lehen gehiago irabazten zen pentsioarekin baina gaur egun gehien irabazi daiteken dirua 2.466€ hilabetan da eta gutxien 550€ hilabetean.


Jubilatuen kexak:

Gaur egun oso gutxi irabazten denez, pertsona helduak kexatzen ari dira diru oso gutxi ematen dizkietelako. Pertsona helduak kexatzen ari dira ez dutelako irabazten irabazi beharko zuten dirua. Pertsona askori lan egin zutenez eta dirua irabazi zutenez ba pentsio bat euki behar dute irabazten ez dutena eta horregatik pertsona helduak kexatzen ari dira hainbeste onetaz.


Nire iritzia:

Nire ustez normala da pertsona helduak kalera ateratzea kexatzen, zeren ez dute irabazi duten dirua, beraiek irabazi duten dirua beste eskuetan dagolako eta diru hori duenak ez du irabazi. Pentsioak oso baxuak dira eta geroz eta gehiago jeisten ari dira pentsioak. Pertsona helduek diru hori behar dute eta oso ondo iruditzen zait beraiek kexatzea eta beraien dirua berreskuratzea.


Erabilitako url-ak:

 https://www.elblogsalmon.com/conceptos-de-economia/como-se-calcula-la-pension-de-jubilacion 

https://www.abanfin.com/?tit=concepto-guia-sobre-la-pension-de-jubilacion-y-otras-pensiones&name=Manuales&fid=ijubiab 

https://www.elperiodico.com/es/economia/20170217/edad-jubilacion-espana-5844175






2018(e)ko irailaren 24(a), astelehena

2020ko krisia

Ekonomian duela denbora luzez hitzegiten ari da 2020ko krisiataz. J.P. Moraganek eta Rubinik esan dute krisia etortzeko dagoela hemendik gutxira. Krisi honen maila aurreikusterakoan ez dute bat egiten bi hauek, J.P. Morganek dio ez dela 2008 koa bezain grabea izango eta denbora gutxiagokoa dela dio baina kontrakoz Rubinik dio larriagoa izango dela eta horaindik luzeagoa.

Krisi honen faktoreetako bat Estatu batuak ekonomikoki asko hazitzen ari dela da eta bat batean beherakada izugarria gertatzeko aukera handiak daudela. Arrazoi handienetako bat ekonimiako gerra da, hau da, Donald Trumpek egin nahi duen gerra komertziala, Txina eta Europaren aurka.

Horren ondorioz ekonomia gaur egun egoera oso gorakorrean dago eta horrek ekar dezaken ondorioez kezkatzen da jendea. Beste arrazoietako bat herrialde askok zorrak dituztela da, eta edozein ekonomiako mugimenduk egoera larrian utzi ditzazke herrialde hauek. Petroleoaren prezioaren igoerak ere eragina du etorri daitekeen krisian, izan ere, petroleoa bukatzen ari da eta beraz ekonomilariek ez dute petroleoan inbertsiorik egin nahi.

Txinako ekonomia mantsotzeak ere asko eragin dezake etorri daitekeen krisiari, esan ere, inbertitu nahi duen jendeak ezingo du hain kantitate handietan inbertitu. Ingalaterraren brexitak ere eragin dezake krisian.

Egia esan, krisiaren kontu hau guztia hipotesiak dira beraz ez genuke urduri jarri behar. Baina, gertazeko aukerak daude eta honi nola haurre egitea oso garrantzitsua izango da.

Eñaut Morales
2018/09/24
Bibliografia:
https://www.youtube.com/watch?v=kYuRq6BNytQ
https://vignette.wikia.nocookie.net/axisandallies/images/6/60/Crisis_2020.jpg/revision/latest?cb=20121112111354

Denda txikiekin zer?

      Azken urte ahuetan,,komertzio txikiak beherantz egin dute,jendeak internetetik eta komertzio handietan erosten dutelako eta jendea ez da ezertarako joaten denda txikietara erostera,ondorioz denda txikiak behera egin dute.
   
     Nire ustez denda txikiak oso aproposak dira urgentzia bat badaukazu bertan erosteko adibidez:pata tortila bat zaude egiten eta arrauntzak falta zaizkizu,denda txikian  erosteko aproposak dira.Gainera ere oso praktikoak dira denda horietan normalean ez dagoelako jende asko orduan ez duzu denbora asko itxaron behar ordaintzeko horretaz gain dendariak normalean jatorragoak izaten dira eta ahalegin guztia egiten dute zu dendatik alai joateko.Batzuetan gabonetan adibidez" Gabonetako saskia" zozketatzen dituzte auzokoen edo herritarren artean. Janaria ere normalean kalitate hobeagokoa izaten da,bertan baratzeko janaria egoten delako:tomateak,letxugak,esparragoak...

   Zoritxarrez jendeak komertzio handietan erosten jarraitzen badu azkenean denda txikiak itxi egin beharko dira,beraz nik jendea animatu egiten dut komertzio txikietan gehiago erostea bentaja asko dituelako komertzio handiekin konparatuaz.
 

https://www.berria.eus/paperekoa/5101644/005/003/2013-08-21/denda_txikiak_salba_ditzagun.htm


2018(e)ko irailaren 23(a), igandea

Internetez erostearen abantai eta desabantailak

                  INTERNETEZ EROSTEAREN ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK


Geroz eta jende multzo handiagoa da internetez erosten duena. Komodoagoa, errexagoa eta segun noiz, merkeagoa delako.
Españian 19 milioi baino gehiago dira internetez erosten dutenak, eta jende multzo hori, pixkanaka handitzen ari da. Azken 2 urteetan %52-a igo da internet erosleen multzoa. Horrek abantaila asko dituela esan nahi du. Baina batzuetan, desabantailak ere izan ditzazke.

Pertsona asko dira dagoeneko etxerako erosketa edo arropa internetetik erosten dutena, baina zergatik?
Gehienetan, komodidadeagatik egiten dugu, hau da, desberdina da 2 ordu pasa dendaz-denda zuk nahi dituzun zapatilak bilatzen, edo zure etxeko sofatik, internetez web desberdinak begiratu eta aurkitu duzun web hoberenean zuk nahi zenituen zapatilak merkeago erosi edozein dendan baino, 2 minututan. Gainera,erositako produktua etxera ekarriko dizute.

Hainbeste abataila alde batera utzita, desabantailak ere baditu.
Ez da berdina izango X markako 200€ balio duen jertse bat erosi, edo interteteko web txino batetik erositako itsura berdina duen jertsea, eta 200€ ordez 50€ balio duena. Askotan, gehiegi pentsatzen dugu komodidadean eta ez kalitatean. Arrazoiren bat egongo da 150€ gutxiago balio izateko. Kalitatea txarragoa izango du noski, orain gehienetan prezioa da jendeari importa zaiona, berdin zaio nundik atera den jertsea, baizik eta itsura politaeta merkea izatea da importanta jendearentzat, edo hobeto esanda, gazteentzat.

http://www.consumer.es/web/es/tecnologia/internet/2015/08/19/222601.php



2018(e)ko irailaren 22(a), larunbata

Pentsionistak ez dute nahikoa

Pentsioistak
 
 
 
Gaur egun bizi gera mundu baten dagoena kontrolatua ekonomia sektoreaz, ekonomia gauza askotan eragiten digu.
Gaur egun ekonomian arazo asko daude, horietako bat da pentsionistena da, pentsionistek dira talde bat egoera oso txarra dagoena, beraiek diru gutxi irabazten dute ez zaie iristen bizitzeko.
Pentsionistak urtez urte gehiago dira, duela 10 urte 2007han, 7.586.574 zeuden, 10 urte pasatzen direnean estimatzen da zifra horri miloi bat gehitu beharko zaiola.
Pentsionista batek mediaz 923€ kobratzen du, pentsioak urtean %1,8 igo egiten dira, aldiz pentsioetatik %6,8 kentze dizkiete impuestoetan, arazoa sortzen da pentsioak oso gutxi igo egiten direla baina impuestoak asko igo egiten dira beraz gelditzen dira diru oso gutxirekin eta diru horrekin etxea, argia... ordaindu behar dute.

 







https://cincodias.elpais.com/cincodias/2018/03/02/midinero/1520007212_800003.html
https://www.20minutos.es/noticia/3287811/0/cuanto-cobra-media-pensionista-espana/
https://www.diariocritico.com/cuantos-pensionistas-hay-en-espana-2017

2018(e)ko irailaren 21(a), ostirala

Zer da Inflazioa? Nola Sortzen da?

Inflazioa, ondasun eta zerbitzuen prezioen igoera da. Ehunekotan kalkulatzen da, eta positiboa naiz negatiboa izan daiteke (Gorakada edo Beherakada erakutsiz).
Inflazio egoera batean, beharrezkoa bada, soldatak edo diru sarrerak igotzen ez ezean ondasun edo zerbitzuak pagatzeko ahalmena galtzen da

Baino, nola sortzen da inflazioa?

inflazioa, modu askotara sortu daiteke baino importanteenak, edo ekonomian eragin gehien dutenak hauek dira: 

    - Kostuen Igoera: Lehengaien edota Produktu baten produkzio kostuen igoeraren ondorioz, produktu horien

      ekoizleak, dirua ez galtzeko, bere salgaien prezioak igotzera behartzen da, inflazioa sortuz.

    - Soldaten Igoera: hiruetatik eragin gutxien daukana da. enpresa baten langileek, inflazioa saihesteko soldata

      igoera bat eskatzen dutenean gertatzen da. enpresak diru gehio lortu nahi du, eta ondorioz bere ondasun edo
      zerbitzuen prezioak pixka bat igotzen dira.

    - Oferta eta Demanda: Demanda, Oferta baino handiagoa denean sorturiko inflazioa da. Demanda asko

      dagoenean, eta ofertak superatzen ditunean, ekoizleak prezioak igotzera behartzen da, bere salgai eskasia
      saihestu-harren.

Espainian, adibidez, aurreko urtean (2017), inflazioak %1'97-ko igoera izan zuen eta urte honetan (2018) %1'4-eko igoera egotea estimatzen da, gutxi gorabehera.





BIBLIOGRAFIA: 
       Wikipedia
       Bankinter
       ElPaís


ARGINDARRAREN PREZIO IGOERA

ARGINDARRAREN PREZIO IGOERA


Gaur, Espainian  argindarraren prezioa igo egin da. Zehazki %3,4 igo da eta argindarraren prezioa 72,37 euro izatetik 74,84 euro izatera bilakatu da. Erabaki hau Ekologiako ministroak hartu zuen lehengo asteazkenean parlamentuan.

Argindarraren prezio igoerak arrazoi bat dauka, izan ere, Co2-a isurtzeko eskubideen prezioa hirukoiztu egin da. Lehengo begiradarekin ez du oso arazo larria ematen baina urte bukaeran %3,4 igoerekin ohartuko gara dezente garestiagoa ateratzen zaigula argindarraren faktura. Eta guzti honek familia batzuen egoera ekonomikoa larrian jarriko du.

Niri  ondo iruditzen zait argindarraren prezioa igotzea, izan ere, energia honek kutsatu egiten du lur planeta eta prezioak pixkanaka igotzen jarraitzen badute geroz eta gutxiago salduko dute energia enpresek, hau da, familia askori hileko bukaerara iristea kostatzen zaion momentuan utzi egingo dute argindarra erosteari. Eta horrela gutxiago kutsatuko dugu gure planeta. 

Hori bai, honekin ez dut esan nahi energiarik gabe bizi nahiko nuenik, baizik eta energia beste modu batera lortzea nahiko nuke. Hau da, enpresek energia berriztagarrietan ikertzea eta diru asko inbertitzea gustatuko litzaidake, horrela energia lortuko genuke ezertxo ere kutsatu gabe eta seguruenik merkeago.

INFORMAZIOA: https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/5860046/argindarraren-prezioa-34-igo-da-/

2018(e)ko irailaren 20(a), osteguna

Ondasunen desberdinen prezioa aldatzen da; Zergatik?



ONDASUN DESBERDINEN PREZIOA ALDATZEN DA; ZERGATIK?


Nozbait gertatu zaizu galtza batzuk erosi nahi zenituela... eta egun batetik                        betera prezioa aldatu dela? Bai, guztiei gertatu zaigun gauza arraro bat da. Hau gai oso korapilatsua izan arren, blog honetan honi buruz hitz egingo dizuet.

Arroparen prezioaren gora-behera, beste ondasun asko bezalaxe, besteak beste mugikorrak, elektrodomestikoak eta abar, eskaria eta eskaintza erlazioa jarraitzen dute. Honen adibide bezala izan ziren "Spinner"-ak. Euskal Herrian hauek egun batetik bestera leku guztietan saltzen hasi ziren. Zergatik? Modan jarri zirelako. Hau da, jendeak modan jarri zutenez, horiek erosteko prest zeuden edozein preziotara. Ondorioz, lokal askok, salmentan jarri zituzten prezio oso altu batean, adibidez; 10-15€-tara. Hala ere, aste pare batzuk nahikoa izan zen joko honen moda bukatzeko. Moda hau pasa zenez, prezioa izugarri murriztu zen, adibidez; 2-3€-tara.

"Spinner" bat


Beste ezaugarri batetaz hitz egingo dizuet orain.
 Nola liteke produktu batzuk hain merkeak izatea? Hau posible da, izan ere, enpresa haundiek, adibidez; Inditex, Samsung, Apple eta beste hain bat enpresek, herrialde garatuetan dituzte sedeak, adibidez; Europan, Ipar Amerikan eta beste hain bat herrialdetan. Herrialde horiek, saldu egiten dute eta herrialde pobreetan ekoizten dute. Horren ondorioz, enpresak irabazi handiak izaten dituzte, hau da, diru asko irabazten dituzte. Eta dituzten lantegiak, dauden herrialde pobreetan lan egiten dute, adibidez; Txinan, Indian, Bangladeshen, Marokon eta beste hainbat herrialdetan. Herrialde pobreetan, soldata txikia hematen dizkiete, hua da, diru gutxi, gainera, lan oru-asko egiten dute. 
Hua irakurri eta gero, zer pentsatzen duzue honi buruz?




Iturra: aldizkari batean. Uste dut berrian


Geroz eta enpresa gehiago daude EAEn


Geroz eta enpresa gehiago daude EAEn



Enpresak etengabe sortzen eta desagertzen ari dira, baina geroz eta gehiago sortzen ari dira EAEn eta ondorioz "enpresa mugimendu handiena" duen estatuko laugarren erkidegoa da gaur egun EAE.



2018ko uztailan, 2017an baino %12,5 enpresa, hau da, 90 enpresa gehiago desagertu diren arren, %11,6 enpresa gehiago sortu dira, hau da, 161 enpresa berri sortu dira guztira, desagertutakoak kontuan hartuta.

Baina beste urteekin konpratatuta, gutxi dela esan dezakegu, 2015ko maiatzean 549 enpresa sortu baitziren eta 2016an 226 enpresa, nahiz eta 2017an bakarrik 92 sortu.

Bukatzeko, nire ustez igoera hauek oso egokiak direla uste dut, enpresa berriek diru gehiago sorrarazi egiten baitituzte EAEn eta, horrez gain, lan postu gehiago sortzen dituztelako.


LINK: 

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/5844668/iaz-116-enpresa-gehiago-sortu-dira-2018ko-uztailean-eaen/

https://www.berria.eus/paperekoa/1826/012/002/2018-06-12/maiatzean_413_enpresa_sortuta_2012ko_kopuruetan_dago_eae.htm

ZER DIRA ZERGAK ETA ZERTARAKO ORDAINDU BEHAR DITUGU?



ZER DIRA ZERGAK?
Zergak derrigorrez pertsona guztien ordaindu behar dugun dirua da estatuari, legeek adierazitako kantidadean.
ZERTARAKO ORDAINDU BEHAR DITUGU?
Herrialdearen gastu publikoaren betebeharrak betetzeko ordaintzen ditugu generalean. Gaur egun erabiltzen ditugun zerbitzu publikoak zergen esker lortzen ditugu, osasuna eta autobusak eta bizikleta publikoak, zergen esker lortzen ditugu gure hirian.Horregaitik gaur egun oso garrantzitxua da zergak ordaintzea, gure egunerokoan eta bizia erresten diguleko.
ADIBIDEAK:
Belgikan ordaintzen dira zerga gehien %40,7-a ordaintzen dute Belgika, horrek esan nahi du Belgikan bizi kalitate hobeagoa izango dutela beste hiri baten baino, beste edibide bat jarriz Chilen %7-a ordaintzen dute, orduan Chilen oso bizi kalitate txikia dago. Horrek esan nahi du zerga gehiago ordaintzen baditugu gure hiriak bizi kalitate handiagoa izango du. Españan %21,4-a ordaintzen dugu zergetan.
impuestos bilaketarekin bat datozen irudiak

BIOGRAFIA:
https://www.eleconomista.com.mx/sectorfinanciero/En-que-paises-se-pagan-mas-impuestos-20170715-0006.html
http://www2.sat.gob.mx/sitio_internet/6_880.html
         


    BIDAIARIEN KOPURUAK GORAEGIN DU FORONDA, HONDARRIBIA ETA LUIKO AIREPORTUETAN



        
     Euskal Autonomia Erkidegoko airepotu guztietan bidai kopuruak igo egin dira  abuztu          honetan. Guztira 559.205 bidaiari igaro egin dira aurreko hilabetean aireportu horietatik. 

    

    Loiu. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.


   Luiko aireportuak 523.101 pertson bidaiatu egin zuten abuztuan, lehengo urtean %10,4         gehiago. Urte hau hasi denetikan, 3,6 milioi bidaiari igaro egin dira bertatikan, iazko data       berdinetan %9,2 gehiago.


   Hondarribian igoera haundiago izan da, %22,4koa, guztira 22,545 bidaiari pasatu egin         dira hortikan. Urtarriletik Abuztura, 193,343 bidaiari igaro egin dira aireportu                           horretatik, iazko data berdinetan baino %4,1 gehiago. 


   Forondak goiko bideari eutsi egin dio. AENAk datatutako datuen arabera, 13,559 bidaiari     mugitu zituen batetik bestera abuztuan, aurreko urtean baino %58,9 gehiago. Urtarriletik       Abuztura, 95.374 bidaiari igaro egin dira hortikan. 



  

   Bibliografia: 

   https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/5847160/bidaiarien-kopuruak-egin-du-euskadiko-aireportuetan-2018ko-abuztuan/

  https://www.google.es/search?q=aeropuertos&rlz=1C1LOQA_enES771ES771&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=0ahUKEwj-9qqUg8rdAhWHxYUKHVHABjkQ_AUIDCgD&biw=1242&bih=597#imgrc=7BOl1fNEpCYfpM:


2018(e)ko irailaren 18(a), asteartea

Materialismoa


Zer da Materialismoa?

2 mota materialismo daude. Bata, erlijio barruan sartzen da. Eta bestea, ekonomian.

Ekonomiko materialismoa, pertsona batek duen neurriz gaineko portaera materialdun gauzei, dirua edo propietateei da materialismoa.

Zer da materialista izatea?

Materialista izatea da, balore batzuk eukitzea, non dirua eta diru iturriak dira haien lehentasunak. Honetaz aparte, haien diru iturriei esker lortzen duten ospea mantentzea da haien helburua.

Txarra da materialista izatea?

Soziologa famau baten ustez, jendea materialista gehiago izan beharko lukete, izan ere;
-Gure lehentasunak ordenean mantentzen ditugu.
-Materalistak, kalitatea/prezioa hartzen dute lehentasunez, hau da, ez dute garestiena den gauza erosten.
-Gehio ordaintzen dute, baina denboraz pasa, gehiago haurrezten dute. Hau da, zuk oinetako original batzuk erosten dituzu 120€ tan. Eta beste batek, 20€. Besteak, 120 koa baino gehiago aurreztu duela esango dio. Baina, gama baxukoak direnez, 3 hilabetetan ezingo ditu berriro erabili. Izan ere, 120koena 2 urte iraunduko dizkio. Proportzionalki 120€koak gehiago aurrezten du besteak baino.

Erabilitako estekak:
https://www.dineroenimagen.com/blogs/de-finanzas-y-otros-demonios/5-razones-por-las-que-deberias-ser-mas-materialista/90777

http://www.rae.es/

2018(e)ko irailaren 16(a), igandea

Zer da kapitalismoa?

Zer da kapitalismoa?

Kapitalismoa, sistema ekonomiko eta sozial bat da, non jabetza pribatua defendatu egiten du. Kapitalismoa ekonomian egoten da zentratuta; elburua baliabideen aberastasuna da. Orduan, liberalismoaren ikuspegi materiala da, eta komunismoaren aurkako ideologia da. Pentsamendu honen herrialde garrantzitsuenak Europako herrialdeak edo AEB dira.

Baina ez dago mota bakarreko kapitalismoa; mota askotakoak egon daitezke. Famatuenak bi dira: protekzionismoa eta merkatu librea:

Protekzionismoak, beste herrialde batzuetako inportazioak mugatu egiten ditu, hauei tarifa altuak jarriz. Produktoreak, empresak eta langileak beste herrialdeekiko konpetentziaz defendatuz.

Merkatu librea aldiz saltzen duenaren eta erosten duenaren arteko adostutako sistema da. Hemen konpetentzia librea egoten da guztien artean. (Hau da ideologia egokiena nire ustez).

Resultado de imagen de tio sam

Bibliografia:
https://es.wikipedia.org/wiki/Capitalismo#Enlaces_externos
https://eu.wikipedia.org/wiki/Kapitalismo