2018(e)ko irailaren 27(a), osteguna

Tasa-Arrosa

Emakumea ala gizona izan ,denok eskubide berdinak izan beharko genituzke, baina ez da horrela.
Emakumeentzako produktu batzuk garestiagoak dira gizonenak baino eta gehiagoko ordaintzen dugun zati horri "tasa-arrosa" deritzo, soilik emakumeentzat aplikatzen den zerga moduko bat da.
Espaniako leku guztietan tasa-arrosa dago, Kanariar irletan izan ezik, han ez dute horrelakorik ordaintzen higieneko produktuetan.

 Kaliforniako Unibertsitateak kalkulatu zuten emakumeek 1.300€ gehiago ordaitzen dituztela gizonak baino, produktu antzekoak erosteagatik.
Adibidez, ileapaindegian emakumeak gehiago ordaintzen dute emakumea izateagatik, ilearen luzeera ez du zer ikusirik. Berdina gertatzen da tintategietan, emakumeen alkondara bat gizon batena baino azkarrago lehor daiteke, baina ordaindu beharreko prezioa altuagoa da emakumearena gizonarena baino. Emakueak 20€ ordaintzeko prest daude baino gizonek ez dute 13€ baino gehiago ordaintzen zerbitzu berarengatik. Supermerkatuetan ere ezberdintasun handiena higiene produktuetan dago, hori gertatzen da emakumeak garrantzi handiagoa ematen diotelako higiene kontuei gizonak baino eta emakumeak prezio altuagoan ordaintzeko prest daudenez enpresek aprobetxatzen dute eta produktuei prezio igotzen diete. Gizonen kasuan, generalean ez diote garrantzi handirik jartzen higiene kontuei, orduan enpresak gizonei erosten konbentzitzeko produktuen prezioa jaisten dute.

Higiene produktuak garestiagoak izateko beste arrazoi bat da, gobernuaren arabera konpresak, tanpoiak etb. ez dira lehen mailako beharrak, horregatik %10-eko beza jartzen diote baina gizonen bizarra mozteko makina, xaboia eta horrelakoak lehen mailako beharrak konsideratzen dituztenez %4-ko beza ipintzen diote.



Nire ustez gobernuan lan egiten duten pertsonek emakumeen lekuan jarri beharko ziren ulertzeko zeintzuk diren lehen mailako beharrak eta zeintzuk ez. Gizon ala emakumea izan ez direla desberdintasunik egon behar, denok pertsonak garelako.


http://www.elmundo.es/papel/historias/2015/11/09/563ceb37e2704e1f6b8b45d7.html
http://ekonomiaaztertzen.blogspot.com/2018/01/tasa-arrosa.html
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/2820688/bideoa-tasa-arrosa--emakumeentzako-produktuak-garestiago/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.