ARGINDARRAREN PREZIO IGOERA
ARGINDARRAREN PREZIO IGOERA
Gaur, Espainian argindarraren prezioa igo egin da. Zehazki %3,4 igo da eta argindarraren prezioa 72,37 euro izatetik 74,84 euro izatera bilakatu da. Erabaki hau Ekologiako ministroak hartu zuen lehengo asteazkenean parlamentuan.
Argindarraren prezio igoerak arrazoi bat dauka, izan ere, Co2-a isurtzeko eskubideen prezioa hirukoiztu egin da. Lehengo begiradarekin ez du oso arazo larria ematen baina urte bukaeran %3,4 igoerekin ohartuko gara dezente garestiagoa ateratzen zaigula argindarraren faktura. Eta guzti honek familia batzuen egoera ekonomikoa larrian jarriko du.
Niri ondo iruditzen zait argindarraren prezioa igotzea, izan ere, energia honek kutsatu egiten du lur planeta eta prezioak pixkanaka igotzen jarraitzen badute geroz eta gutxiago salduko dute energia enpresek, hau da, familia askori hileko bukaerara iristea kostatzen zaion momentuan utzi egingo dute argindarra erosteari. Eta horrela gutxiago kutsatuko dugu gure planeta.
Hori bai, honekin ez dut esan nahi energiarik gabe bizi nahiko nuenik, baizik eta energia beste modu batera lortzea nahiko nuke. Hau da, enpresek energia berriztagarrietan ikertzea eta diru asko inbertitzea gustatuko litzaidake, horrela energia lortuko genuke ezertxo ere kutsatu gabe eta seguruenik merkeago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.