2016(e)ko azaroaren 1(a), asteartea

Aukera-kostua eta pizgarriak



AUKERA-KOSTUA ETA PIZGARRIAK

Aukera-kostua eta pizgarriak aukeratzeko beharraren bi ondorio dira, izan ere, lau ondorio daude; aukera-kostua, kostu berreskuraezina, etekinak eta kostu gehigarriak eta pizgarriak.

Aukera-kostuak erabaki bat hartzen den bakoitzean uko egiten zaion horren balioa da, dirutan neurtuta egon ala ez. Pizgarriak berriz, pertsona edo eragile bat modu jakin batean aritzera bultatzen duen hura da. Sari bat izan daiteke edo zigor bat. 

Jendeak egiten dituen erabakiak aukera-kostua duela esaten da, aukera bat beste baten ordez hautatzean aukera bat baliatu gabe uzten delako. Lagunekin irten matematikako azterketarako ikasi ordez, egoera honetan, aukera kostua nota hobea da. Beste egoera bat, kirola egin telebistan zure telesail gogokoena ikusi ordez, beste kasu honetan, aukera-kostua, zure telesail gogokoenaren kapitulua ez ikustea da, izan ere, ikasten zaude orduan, kapitulua berria galtzen duzu. Erabakia ikasten gelditzea da eta nola ikasi eta telebista ikustea batera ezin diren egin, aukera kostua kapitulu berria galtzea da.

Gure aukeretan, erabakietan, portaera aldatu egiten da, pizgarri bat egonez gero tartean, zigorra edo saria. Irakasleak aurkezpen bat egiteko eskatzen badie bere ikasleei, baina aukeran dagoela egin edo ez esaten badie, seguruenik, ikasle gehiengoak ez du egingo. Baina irakasleak pizgarriren bat eskaintzen badu, hau da,  aurkezpen horrek ebaluazioko notan eragina izango duela, ikasle guztiek egingo zuten. Kasu honetan, pizgarria sari bat da, nota hobetzea. Alderantziz ere gertatu daiteke, irakasleak notan eragin ona izango duela esanez gero, eragin txarra edukiko duela esaten badu, ikasleak ere parte hartuko zuten. 

Hortaz, erabakiek ondorio latzak edo onak izan ditzake, baina ia beti ondorio txarrak izaten ditu.

1 iruzkin:

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.