2016(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

Donald J Trump aukeratu dute AEBetako presidente.

Esan nuen bezala nire aurreko blogean, asmatu dut, Donald Trump-ek irabazi ditu AEBetako hauteskundeak presidentziarako. Asmatu nuen hautagai errepublikarra aterako zela eta saiatuko naiz esplikatzen nola pasa zen inkesta eta itaunketa guztietan galtzen joan izanetik etxe txurirarte iristea, alderaketak egiten beste presidentzial hautagaiekin, bai eta Clinton ez zelako Trump ez aukeratzearen aukera bakarra.

Hasi nahiko nuke esaten nire ustez hauteskundeetako zati oso triste bat, hirugarren partiduko hautagaiek ez lortu izana bozken %5a oso gauza tristea izan dela, hirugarren partiduko hautagaiak Jill Stein (partidu berdea) eta Gary Johnson (partidu libertario/anarkista) izanda, nahiko tristea izan dela esaten dut ez da ez direlako iritsi presidentziara noski, hirugarren partidua izanda nahiko ezinezkoa izango zen, baino bereziki %5a edo gehiago lortzen bazuten, hurrengo hauteskundeetarako, 2020ko hauteskundeetarako kanpainarentzat 20 millioi dolarreko "laguntza" edukiko zuten, ez izateko gehiago hirugarren partidukoa, bat behintzat, eta azkenean Jill Stein-ek %1a lortu du soilik eta Gary Johnson-ek %3a, eta hau analisi marjinalarekin lotuko nuke, kostu gehigarria, dirua ez izanda, nahiz bozkak izanda, bozken %5a zehatz izateko, eta kostu gehigarria izango litzateke 2020ko hauteskundeetarako 20 millioi dolarreko "laguntza" izatea.

Horretaz gain, kontzeptu ekonomikoekin zer ikusi gehiago bilatuta, Jill Stein-ek esan du gaur, eta egia da, Donald Trump-eri bozka eman zieten gehienak edo behintzat askok ez dute jakingo beraren pentsamenduak klma-aldaketari buruz, beraren iritziz "mito" bat da klima-aldaketa, pasa den ostiralean, azaroaren 4an, martxan jarri zen protokoloa klima-aldaketaren aurka, guztitz suntsitu da, Trump-en irabazpenaren ondoren, AEBk eta Txinak behar zutelako sinatu protokoloa errespetatzea, Txinak sinatu zuen, baino nola Trump-ek dioen klima-aldaketa mito bat dela, ez du nahi izan sinatu, eta horrez gero, Txinak ere ez du sinatu, mundu osoko protokolo bat, urteak daramana prestatzeko, azkenean hauteskunde bateko hautagai batek dena izorratzeko, klima-aldaketaren aurka herrialdeak unibertsalki ezer gutxi egiten behintzat 2020 urterarte, eta aukera-kostuarekin lotuko nuke kontzeptu hau Donald Trump-eri bozka emateak aukera-kostu izugarria duelako, klima-aldaketaren aurkako protokolo hori ez martxan jartzea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.