Egia esan, gaur egungo gizarte kapitalista honetan, komunista izatea ez dago ondo ikusia, eta telebistan dauden eztabaida politiko ezberdinetan, beti agertu izan dira komunismoaren aurkako komentariak, edo partidu berriak komunistekin konparatzen dituztenak. Baina ba al dakigu zer den komunsmoa benetan?
Tira, ni neu ez naiz komunista, baina asperturik nago termino hau era gutxiesgarrian erabiltzearekin. Izan ere bere helburuak zentzuzkoak direla iruditzen zait. Berdintasunean oinarritutako gizarte klaserik eta zapalkuntzarik gabeko gizarte bat helburutzat duen ideologia batek, nire ustez ez luke horrelako gutxiespenik merezi.
Beste alde batetik ere, egia da, ondasunak eta ekoizpen baliabideak guztienak(publikoak) izateak, enpresa pribaturik gabe, mendebaldeko enpresari, eta komertziarengatik bizi diren jende guztearen mespretsua izango duela, izan ere, beraiek kapitalismoaren bidez bizi dira. Eta hauek dira azken finean, eztabaida orietan agertzen direnak.
Bakoitzak bere ondorioak atera ditzala.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.