2017(e)ko martxoaren 19(a), igandea

Eskudiruaren bukaera?

Gauza jakina da, gaur egun, legezko dirua geroz eta gutxiago erabiltzen dela. Danimarka bezalako herrialdeetan adibidez, ia desagertzear daude txanponak eta billeteak. Txartelek edo mugikorrek esaterako, ordainketa askoz modu errazagoan egiteko aukera ematen dute eta lehen esan bezala, Danimarkan, ordaintzen denaren %6a baino gutxiago ordaintzen da diru fisikoz, egunkaria edo ogia ere, banku-diruz ordaintzen dute. Nahiz eta oraindik, eskudirua erabiltzeko aukera egon, hemendik ez askora “bitcoin” bezalako txanpon digitalek, guztiz desagerraraziko dute legezko dirua gure gizartetik.


Askorentzat, errealitate hau oso erosoa eta onuragarria izan daiteke. Baina, zer gertatuko da adineko jendearekin, horrelako metodo berriak erabiltzen ez dakitenekin? Arazo handiak ekar ditzake teknologia berriak erabiltzen ez dakitenei bat-batean txanpon eta billeteak erabiltzeko aukera kentzeak. Bestalde, badago jendea haien diru-sarreren urritasunarengatik ez dutenak kreditu-txartelik edo haien banku kontuan dirurik ez daukatenak. Zer gertatuko da horiekin? Gure gizarte sistematik kanpo geratuko dira, ez daukatelako diru digitala erabiltzeko aukerarik? Beraz nahiz eta diru fisikoa desagertzeak erosotasun handiak ekar ditzaken jende askorentzat, beste kolektibo batzuentzat arazo larriak ekar ditzake. Benetan onuragarria izango al da dena diru digitalarekin ordaintzea?


digital money bilaketarekin bat datozen irudiak





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.