Lehen txanponak kristo aurreko zortzigarren mendean erabiltzen hasi ziren, urrez eta zilarrez egindakoak.
Zergatik sortu ziren txanponak?
Arrazoiak ez ziren ekonomikoak eta komertzialak soilik, politikoak, erlijiosoak eta sozialak baita ere. Mendebaldeko munduak aurrera jarraitu zuen eta horrela sortu zen “paper-dirua” ez guk ezagutzen dugun bezala, baizik jendeak beraien objektuen truke, diru papera lortzen zuten.
1690ean lehenengo aldiz inprimatu zen diru-papera Ipar Amerikan. 1950ean lehenengo txartela kartoizkoa komertzializatu zen, eta 1955ean berriz orain ezagutzen diren material breberakoekin hasi ziren hau da plastikozkoak. 1972an San Frantziskoko Erreserba Federalaren AEBetako, bankuak lehen ordainketa elektronikoa esperimentatu zuen. 1984ean berriz kutxazain automatiko-erabilera legeztatu zen, 1998ean PayPal erabiltzen hasi zen, ondoren Bitcoin-en sorrera eta azkenik mugikorraren erabilera ordainketak egiteko.
Hitz ordu historikoetan oinarrituta dirua desagertuko dela dirudi, hau da denbora gutxian guztia birtualki funtzionatuko duela, gaur egun milioiak mugitzen dira herri desberdinetan era birtualean. Honek ez du esan nahi, formula honek segurtasun guztia duela, azken urteetan iruzurra egiteko hainbat modu sortu asmatu egin dituztelako.
Iruzur mota batzuen adibdieak;
Adibide moduan José Manuel Ramírez Marco, "Unete" izeneko txanponaren sortzaileak, maula piramidal itzel bat eragin zuen, izan ere berak % 188ren urteroko etekina hitzematen zuen. Unete txanpon birtualaren bezeroek hilabeteko 60 euroko minimo ordaindu behar zuten, hots, iragarkiak sare sozialetan kopiatzearen truke milaka euro kobratzea hitzematen zuen sisteman sartzeagatik. Konplotaren konpromezua hau zen; beraiek egindako lanaren truke, unetes-en bidez ordaintzea, unetes bat dolar baten balioa zuela esaten zen, baina benetan unetes batek ez zuen baliorik merkatuan beraz, iruzurra zen.
"Carding" izeneko maula ere ezagutzen da, banku-txarteletako zenbakiak erabiltzea datza alegia sareko beste kide batzuek erraztutako zenbaki ohiek erabiliaz, eta hori merkataritza elektroniko-enpresen aurkako eraso informatikoen bitartez lortzen zen.
Azkenik,eta nire ustez ezagunenena banku-txartelen bikoiztasuna da, arrastorik utzi gabe. Kutxazainera zoaz, dirua ateratzen duzu eta joaten zara, momentu horretan zuri gauza normala iruditutako akzio horretan txartela bikoiztu egiten dizute, eta beraz txartela horrekin edozer egin dezakete, honi "Skimming" deitzen zaio.
Aurrezko guztiarekin esan nahi dudana da, txanponak erabiltzen zirenean oso segurua zela, billeteak hau da diru papera edo eta diru fiduziarioa erabiltzen hasterakoan berriz arriskutsua izaten hasi zen, baina orain askoz arriskutsuagoa da beraz, esan daiteke aurrerakada handia izan dela diruaren aurreratzea baina askoz arriskutsuagoa da, nahiz eta milioika inbestigazio egiten hari dira horrelako gauzak ekiditeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.