2017(e)ko martxoaren 18(a), larunbata

ONLINE BANKUAK


ONLINE BANKUAK HOBEAK DIRA?

Online bankuak orain dela gutxi atera zen metodo berri bat da, pertsona batzuei metodo hobea iruditzen zaie, baina beste batzuei berriz ez. Nire ustez, adin handiko pertsonak ez dira online bankuak erabiltzen hasiko, izan ere, ez zuten ideiarik izango nola erabili eta ez zitzaielako fidagarria irudituko. Baina, jende gaztearentzat, oraindik bankura joan ez direnentzako erosotasun eta azkartasun gehiagoko metodo bat irudituko zaie.

Online bankuek abantaila asko ditu, horietako bat erosotasuna da, ez zara bankuraino joan behar, eta gainera bankuek ordutegiak jartzen dituzte, eta batzuetan bankuak arratsaldetan bakarrik kajeroak egoten dira irekita, eta mailegu bat eskatu nahi baduzu edo arazoren bat badago, ordutegiak egoten dira hori egin ahal izateko. Astean behin bakarrik egoten da arratsaldean hori egiteko. Beste abantaila bat, lehen aipatu dudan bezala, aukera dago edozein momentuetan, ordutan jarduteko aukera, ez duzu ordutegiak begiratzen egon behar, nahi duzunean egin dezakezu nahi dezun gauza.

Azkartasuna ere, online bankuen abantaila bat da, bankura joaten zarenean, jende asko baldin badago, bi edo hiru ordu egon zaitezke itxoiten, tiketa hartu behar duzu, eta hor zenbatgarrena zaren jartzen dizu, jende asko dagoenean jendea nekatu egiten da eta ez baldin bada oso larria, momentuan egin behar duzun gauza bat, jendea joan egiten da. Beste hiru abantaila ditu, eragiketa merkeagoak ditu, informazio-gardentasuna eta eskaintza eta zerbitzu pertsonalizatuak dauzka.
bancos online bilaketarekin bat datozen irudiak
Online bankuek ere, arriskuetatik babesteko jardunbide egokiak ditu, hainbat ikur edo logo daude, esanahi bat daukatenak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.