BANKU POPULARRAREN SALMENTA
2017ko ekainaren 6ean Santander bankuak Banku Popularra erosi zuen euro baten truke. Burtsan 8 egunez erortzen zegoen eta bere bezeron eskaerei aurre egiteko ezintasunaren ondorioz, bankua saldu egin behar izan zuten. Azkenean Santander bankuak erosi zuen euro baten truke.
Europako Banku Zentralak Banku Popularrari behartu zion saltzea beraien egoera ikertu ondoren. Europako Banku Zentralak euroaren barneko herrialdeen interes-tasak finkatzen dituen europar erakundea da.
Bankuaren salmentaren ondorioak bezeroak jasan dituzte, nahiz eta beraien aurrezkiak ez galdu, akzionistak dirua galdu dute. Akzionistak Banku Popularrean dirua inbertitu duten pertsonak dira. Pertsona horiek dirua irabazten dute enpresaren egoeraren arabera. Ondo joaten baldin bada, dirua lortzen dute, baina gaizki joaten baldin bada, kasu honetan bezala, dirua galtzen dute.
Nire ustez, Banku Popularrak 8 egun horietan bere bezeroei ohartarazi behar zien beraien egoerari buruz, aukera izan zezateen beraien dirua berreskuratzeko. Hala ere, akzioak enpresa batean sartzea, bere arriskuak ditu akzioak berreskuraezinak direlako. Aukera egon beharko litzateke bezeroak dirua edozein momentutan ateratzeko aurrezkiak bezala, beren dirua baita.
https://www.elconfidencial.com/empresas/2017-06-07/santander-compra-banco-popular-cotizacion-bolsa_1395042/
http://www.rtve.es/noticias/20170607/santander-compra-banco-popular-euro/1561460.shtml
https://eu.wikipedia.org/wiki/Europako_Banku_Zentrala
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.