2018(e)ko otsailaren 24(a), larunbata

Estatua eta pentsioen egoera gaur egun


Pentsioen egoera gaur egun gai oso polemikoa da, hirugarren adineko jendeak beraien pentsioak oso baxuak direla pentsatu egiten dute, aldiz, Espainiako estatutik behien eta berriz errepikatzen dutena hauxe da: Ez dagoela pentsioak igotzeko modurik eta biztanleek ez dutela kezkatu behar pentsioen inguruan, guztientzako pentsioak egongo direlako, hori esan zuen kultura, hezkuntza eta kiroletako ministroak otsaileko 23an (Mendez de Vigo). Azkenengo egunetan, gai honek asko hitzegiteko eman die politikoei, PSOE-k (Partido Socialista Obrero Español) esaten du beraien planifikazioarekin pentsioak %1,6 igo egingo lituzketela baina, PP-k (Partido Popular) ordea, justifikatu egin nahi duena da, pentsioak igo egiten badituzte gero dirurik gabe geldituko direla. Hauek izan ziren Rajoy-en hitzak zehatz-mehatz: “Es muy fácil decir 'suban las pensiones, cuánto, lo que quieran' y si luego no hay recursos para pagarlo, lo que estaremos es tomándole el pelo a la gente”. Gainera berak esaten duena PSOE-k politika egiteaz aprobetxatu egiten ari dela modu horretan eta horrela jendeari adarra jotzen ari direla.

Espainian gaur egun, jende gehiago dago jubilatu egiten dena eta pentsio bat kobratzen hasten dena, lan merkatuan sartu ordez. Horregatik otsailean %3 igo egin da pentsioen gastuak, gutxi gorabehera 8.925 milioi euro izan dira igoera hori. Pertsona askoen ustez eta nere iritziz baita ere, urteak pasa ahala geroz eta denbora gehiago lan egitea nahi dute eta horrela pentsioen denbora murriztea lortzen dute. Noski, jende gaztea lan merkatuan sartzen ez balira.


Evolución cálculo pensiones

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.