Duela urte batzuk, pozik egoteko, ez ziren gauza asko behar, nahikoa zen tripa betea edukitzea eta etxe batean bizitzea. Garai haietan pertsona aberatsak bakarrik kapritxoak eduki zitzaketen. Gaur egun gauzak aldatu egin dira, orain ez da beharrezkoa gure behar basikoak asetzea gure buruarekin ondo egoteko, oraingo gizartean beti eduki behar dugulako nahi duguna baino gehiago, merkatura atera den azken gauza, modan dagoena...
Geroztik, gure sozietatea asko aldatu da; eta honen erruduna teknologia da, teknologiak lortu zuen behar basikoen prezio jaistea, eta horregatik nazio aberatsak gehiago aberastu ziren, onen ondorioz behar berriak sortu ziren merkatuan, eta horrela sortu zen kontsumoa.
Kontsumismoa ez da bakarrik azken kotxea erostea edo iphone bat edukitzea, kontsumismoak argi uzten digu nork duen diru gehiago edo diru gutxiago, eta dirua, boterea da estatusean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.