2020(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

Aimar Rodriguez

 


Murrizketa guztiak kendu arte iraungo duen plan bat galdegin dute ostalariek


Nafarroko gobernuak jatetzeak eta tabernak itxi egin zuenetik 3 aste pasa dira eta lokal horien jabeen eta langileen ezinegona handituz joan egin da. Oraingo murrizketek Azaroaren 18raino egongo dira gutxienez, baina horiek guztiek edo gehienek ziur daude denbora luzez iraungo dutela bere lokalak itxita. 

    Hori hala, gobernuari eskatu diote ziurgabetasun horri erantzun bat emateko plan errealista baten bidez, eta gutxienez debeku guztiak kendu arte. Beraien ustez exekutiboak agindutako 10 milioi euroak ez direla aski, eta diru laguntza zuzenez gain, beste hainbat neurri galdegin dituzte.

    Ostalari asko elkartzea erabaki zuten atzo gobernuaren egoitzaren aurrean, erakundeetara bidaltzen ari diren manifestuaren berri emateko. Europako beste herrialde batzuetako baldintza berberetan jaso nahi dituztela laguntzak esan zuten. Horrekin batera, indarrak batzeko deia egin diete sektoreko profesionalei, haien aldarriak erakundeetan entzun daitezen. 

    Nafarroan bertan 4.800 ostatu daudela gogoratu dute elkarteetako kideek. Besteak beste, eskatu dute enplegua erregulatzeko espedienteetara atxikitako langileek nominaren %100 jasotzea eta autonomoen laguntza %100era handitzea eta, horrekin batera, alokairuen eta maileguen ordainketak geldiaraztea, osasun krisiak irauten duen bitartean energia kontratuak berrikustea, eta zergen igoera saihestea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.