2020(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

Ander Etxeberria- Maskarilak 2020

 

NAFARROAKO GOBERNUAK MASKARAK DOAN 

EMANGO DIZKIE 10.000 PERTSONA INGURURI


Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak, Nafarroako Farmazialarien Elkargoarekin lankidetzan, doako maskarak banatuko dizkie zaurgarritasun-egoeran dauden eta 18 000 eurotik beherako errentak dituzten 10.000 laguni baino gehiagori, osasun-txartelen eta farmazien sarearen bidez, datorren astelehenetik (azaroaren 16tik) aurrera eta pandemiak irauten duen bitartean. 
 
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak 10 maskara emango dizkio hilero pertsona bakoitzari, errezeta elektronikoaren bidez, farmazia-bulegoen bidez, osasun-txartela aurkeztuta. Farmazialariak egiaztatuko du erabiltzaile batek maskara horiek eskatzen dituenean, benetan agindu hori esleituta duela, 50 maskarako kutxa bat enkargatuko duela eta, behin jasotakoan, farmazian emango dituela. 
 
 Nire ustez maskarilak oparitzea leku guztietan egin beharko zen, jendea ekonomikoki gaizki dagoelako eta egunero maskarilak 2 orduro aldatu behar direalako, orduan diru asko gastatzen dugulako maskariletan. Ideia hau lehenagotik egin beharko zen, zergatik dirua maskarilak erosi ordez, erabili ahalko zuten beraien enpresak mantentzeko edo dirurik gabe ez gelditzeko edo  beraien familia mantentzeko.

 Maskarak farmazia batean

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/7626466/koronabirusa-nafarroak-10000-pertsonari-maskarak-doan-banatuko-dizkie/ 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.