2020(e)ko azaroaren 8(a), igandea

COVID-19aren eragina ostalaritzan


Nola eragiten ari da COVID-19ak ostalaritzan?
       

              Pandemia hasi zenetik, ostalaritza da arazo gehien izan dituen sektorea. Martxoan, ostalaritza negozioa itxita egon zen eta bi hilabete inguru egon zen ireki gabe. Bi hilabetez itxita egon ondoren ireki zuten, baina hainbat murrizketa izan zituzten.

Sektore honetarako hasieratik hartutako neurriek murrizketa ugari izan dituzte birusa hedatzearen arduradun nagusitzat jotzen delako eta sektoretik gero eta laguntza ekonomiko gehiago eskatzen da denda asko itxi ez daitezen.

Nolanahi ere, ostalariak oso haserre daude, uda osoan birusaren hedapenaren errudun nagusitzat jotzen dituztelako eta birusa izan duten murrizketa guztiekin ere hedatzen jarraitu dutelako. Haien ustez, bidegabea da lan egitea debekatuta izatea, infekzio gehienak esparru pribatuan gertatzen baitira, hau da, familia topaketak, lagunen topaketak etab.

Ostalari askok diru asko inbertitu dute beraien lokalak egokitzen beren bezeroentzako seguruak izan daitezen eta horrela lan egin ahal izateko. Baina gaur egun lan egin ahal izateko ahalegin guztiak egin dituzten arren, gutxienez hiru astez itxi dituzte berriro.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.