2016(e)ko irailaren 15(a), osteguna

BEHARRAK ETA KAPRITXOAK

Artikulu honetan beharrei buruzko gogoeta bat egin beharrean gaude, eta ez da gai makala.
Nire iritziz beharren mundu mugagabe hau oso subjektiboa da. Pertsona bakoitzak bere beharrak ditu baina beharrak edo kapritxoak ote dira? Galdera honi erantzuteko nire ustez, heziketari begiratu beharrean gaude. Izan ere ez ditu behar berdinak izango familia aberats edo pobre baten jaio den pertsona batek. Honen adibide ona, Amishen kasua izan liteke. Komunitate honetan bizi diren pertsonek oinarrizko beharrak dituzte bakarrik. Beste aldean dubaiko jeke eta alako pertsonak egongo lirateke adibidez, edozein auto edo luxu beraien behar bilakatzen dituztenak.

Artikuluari bukaera emateko, gogoeta txiki bat egingo dut. Nire ustez txikitatik luxuz inguraturik egon den pertsona batek bai izan litzazke behar “garestiagoak”, eta behar hauek pertsona normalei  ordea, luxuak iruditzea. Hau da, lehenago esan dudan bezala azken finean dena heziketa kontu bat iruditzen zait.

Resultado de imagen de yates de lujoResultado de imagen de mansiones

BEHARRAK ETA LUXUAK

BEHARRAK ETA LUXUAK

Resultado de imagen de amish
Lehengoan ekonomiako klasean, luxuez eta beharrez hitzegin genuen hainbat adibide erabilita,horietako bat “amishetaz” eta Bilboko egoera bati buruz. Amish kultura estatu batuetako komuna moduko bat da,non ematen duen XVIII.mendean bizi direla. Amish kultura oso kultura sinple bat da izan ere beraien janzkera ezta oso esanguratsua emakumeak motots batekin eta kolore bateko janzkerarekin eta gizonak kapela batekin eta kolore bateko jantziarekin. Beste testuak hitz egiten zuen ekialde hurbileko jeque bati buruz non ez zegoen oso gustura “limusinen” kontuekin eta jeque horientzat zer den luxua eta zer den luxua familia txiro batentzat.


Ondo iruditzen zait horrelako gauzetan hitz-egitea izan ere oso egokia da bereiztea zer diren beharrak eta kapritxoak,izan ere jeque arabiar batentzat behar bat da hegazkin bat edukitzea eta familia normal baten behar bat da beraien umeak elikatzea. Horrelako egoera bat uda honetan gertatu da joko olinpikoetan.Joko olinpikoak munduan dagoen kiroletako momenturik onenetariko bat da eta han elkartzen dira munduko pertsona famatuetarikoak eta aurten Rio de Janeiron izan da munduko herrialde txiroenetariko batean.Han luxuzko hotelak,etxeak,kiroletako zonak eraikitzen egon dira baina handik bi kaletara“fabelak” daude zona txiroenetariko bat,nun drogaren presentzia handia den,%90 ezdauka aukerarik 3 aldiz jateko eta ezdaukate elektrizitaterik etxean...azkenik esan beharra dago oso ironikoa dela bi muturak ikustea bi kaletan eta munduko hiri famatuenetariko batean. Horregatik eskerrak eman behar diogu gure buruari sano bizi eta zona on batean bizitzeagatik.
Resultado de imagen de rio de janeiro favelas

2016(e)ko irailaren 13(a), asteartea

Kontzientzia astindu

Gaur irakurri dut, Educo.org weborrian, jangela-bekak direla eta, Espainian,  familien %13ak ez dutela nahiko adina diru-sarrera haien seme-alaben jangela ordaintzeko eta, etxean ere, ume-gazte horiek ez dutela behar moduko elikagairik jaten. Badirudi pobrezia azpigaraturiko herrialdeen kontua dela eta, gure ingurura begiratuz gero, ez dugula topatuko oinarrizko beharrak asetuko ez duenik … baina ez da hala, egon badaude, naiz eta gu ez kontziente izan.
Errazena beste aldera begiratzea da, ez baikaitu eroso sentiarazten mugikor berri bat edo arropa dotore bat erosi nahi izateak (beharra sentitzea) inguruan gose dauden umeak ditugula pentsatuz gero.  Hala ere, nahiz eta ez eroso sentitu, komenigarria da, noizean behin, horrelako gogoeta txiki batzuk egin eta, ondorioz, gure beharren listari errepaso bat ematea. Ez da ezinbestekoa eta argi dago munduko pobreziaren soluzioa ez dagoela gure esku, baina komenigarria da gure kontzientziei astindu bat ematea, noizbehinka.... ez dator gaizki. Ekonomiak bere desorekak ditu, bai, baina ez dezagun beste alde batera begiratu.

2016(e)ko irailaren 12(a), astelehena

Rumspringa

Amish gazteek, nerabean, 16 urte inguruan, aukeraketa garrantzitsu bat egiteko hautabidea dute: Amishen artean jarraitu, bataiatu, ezkondu eta zuzendari duten erlijioaren esanak jarraitu, ala XXI mendera irten eta gaur eguneko gazte (eta ondoren heldu) bat bezala bizi. Horretarako, “Rumspringa” dute; hau da, ordura arte ezezaguna eta galarazita zuten mundua ezagutu, dastatu eta bizitzeko aukera paregabea.
Aukeraketak bere pisua du: mundu “modernoa” aukeratuz gero, ezingo baitute beraien komunitatera itzuli, eta haiekin kontaktua guztiz galduko dute…jatorrizko familiarik gabe geratuko dira. Gehienek, itzultzea aukeratzen dute; gutxi batzuk, XXI. Mendean geratzea. Aukeraketa gogorra dirudi; baina erabaki dezakete.
Guk ordea, gure XXI. mendean bizi gara, gure mugikor, telebista, bideojoko, ordenagailu, wifi…eta abarrekin; baina ez dugu gure “Rumspringa”; hau da, ba al dugu aukerarik beste bizimodu bat probatzeko? Epe batez mendian galduriko baserri batera joango bagina, modernitaterik gabeko bizitza sinpleago bat egitera, hainbeste auto, antena, baldintzapen eta publizitaterik gabe, nola sentituko ginateke asteak pasa ahala? Hasieran, agian, galduta edo deseroso (Amishak ere hala sentitzen omen dira bere Rumspringa-eko lehen egunetan)….baina, ondoren? Zer aukeratuko genuke?

Amishek bizitza berezia daramate, egia da; baina ez al dute, hein batean ez al dute guk baino aukeratzeko hautabide gehiago? Nor da libreago, gu ala haiek bere Rumspringa-rekin?

Beharrak ala kapritxoak?


Oheratu aurretik, egin beharrekoak errepasatzen ditut mentalki; horien arten erosi beharrekoak: umearentzako neoprenoa igerilekuan hoztu ez dadin, kafe kartutxoak etxeko kafe makinarako… ordenagailua berritzea ere komeniko litzateke… Ondoren, lokartu , eta oporrak amaitzean ohiko den bezala, hurrengo oporrei buruz ere amesten dut: ondo legoke umea Eurodisney-era eraman ahal izatea, Nueva York ere berriro bisitatu nahiko nuke…. Ametsak, beharrak, gogoak.

Klasean ikusitako datorkit burura: “beharra ez daukagun zerbait asetzeko gogoa da”. Eta hori hala izanik, desiratzen dugun edozer beharra al da? Teoriak hala dio. Egia da, lehen mailako eta bigarren mailako beharrak desberdintzen dituela; lehen mailakoak (elikadura, jantziak…) erraz identifika ditzaket nire “behar” kontzeptuarekin; baina, beste hainbat guztiak (makina konkretu batentzako kafe kartutxoak, ordenagailu berri bat, hainbat bidai….) behar baino gehiago, kapritxo gisa ikusten ditut. Hala ere, denok ditugu honelako milaka behar gure bizitzan zehar, eta beti gabiltza horiek betetzeko diru iturriak edo moduak bilatzen.

Alperrik, munduko diru guztiak dutenek ere, asetu gabeko beharrak dituztela sentitzen dute. Beharrak (edo kapritxoak, azken finean, ekonomiari begira gauza bera dira), infinituak dira, baina horiek asetzeko dauden produktu eta zerbitzuak ez. Ez dago denetarik denontzat; beraz, zer hautatu aukeratu behar dugu?Garbigailua konpondu, edo ordenagailu berria? Dendan ikusi dudan soineko dotorea, hala igerilekurako neoprenoa? Zilarrez egindako luxuzko autoa, ala Karibean jauregi bat? Aukeratzea zaila da, baina egin beharra dago. Zer aukeratuko dugu lehenago, lehen mailako behar bat, ala kapritxo baten beharra?   

2016(e)ko irailaren 8(a), osteguna

Aurkezpena



Hona hemen Zurriola Ikastolako DBH4ko Ekonomiako ikasgaiaren blogga. Gure helburua da eguneroko berri eta ekonomiarekin erlazioa duten gaiei buruzko komentatzea eta iritziak islatzea.

Idatzi beldurrik eta lotsarik gabe! Komentatu zuen ikaskideen artikuluak eta eman bueltak gaiei. Helburua buruari lan egin araztea eta ikastea baita... eta ahal bada, bide batez, dibertitzea.