2016(e)ko irailaren 15(a), osteguna

BEHARRAK ETA KAPRITXOAK

Artikulu honetan beharrei buruzko gogoeta bat egin beharrean gaude, eta ez da gai makala.
Nire iritziz beharren mundu mugagabe hau oso subjektiboa da. Pertsona bakoitzak bere beharrak ditu baina beharrak edo kapritxoak ote dira? Galdera honi erantzuteko nire ustez, heziketari begiratu beharrean gaude. Izan ere ez ditu behar berdinak izango familia aberats edo pobre baten jaio den pertsona batek. Honen adibide ona, Amishen kasua izan liteke. Komunitate honetan bizi diren pertsonek oinarrizko beharrak dituzte bakarrik. Beste aldean dubaiko jeke eta alako pertsonak egongo lirateke adibidez, edozein auto edo luxu beraien behar bilakatzen dituztenak.

Artikuluari bukaera emateko, gogoeta txiki bat egingo dut. Nire ustez txikitatik luxuz inguraturik egon den pertsona batek bai izan litzazke behar “garestiagoak”, eta behar hauek pertsona normalei  ordea, luxuak iruditzea. Hau da, lehenago esan dudan bezala azken finean dena heziketa kontu bat iruditzen zait.

Resultado de imagen de yates de lujoResultado de imagen de mansiones

1 iruzkin:

  1. Interesgarria gogoeta. Argi dago gure jaiotzezko ingurugiroak eta txikiatatik hartzen ditugun ohiturek eta heziketak finkatzen dituztela guretzako "normalak" diren beharrak.

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.