Aurreko klasean hitz egin genuen pelikulaz hitz egingo dut nire lehenengo argitaratzean, izan ere,gai hori gustuko izan dut eta ikusita dudan pelikula oso interesgarria iruditu zait. Ekonomiako zenbait ikuspuntuekin zer ikusi du, hau da, ekonomia baliabideak eta beharrak edo ekonomiak-eskasia nabaritu dezakegu ikusi ditugun pelikula zatietan.
Baliabide eta beharrak begiratuta, ikus dezakegu ekonomia gure beharrak asetzeko nahikoak ez diren baliabideak administratzeko pertsonok dugun moduaz arduratzen den zientzia bat dela, eta ondorioztatu dezakegu beharrak nahi aina daudela baino baliabideak ez ain beste, adibidez pelikulan, galduta dagoen mutilak gauza asko behar ditu eta milaka arazo baino ezin izango du guztia asetu, izan ere ez ditu arazo guztiak asetzeko edukiera. Gaienera ikusi dezakegu hegazkinetik eroritako paketeetan zenbait gauza berreskuratzen lortzen duela eta gauza horien esker bere behar batzuk asetzen doaz baino geroz eta behar gehiago sortuko zaizkio. Hala ere, bere beharrak kudeatzen ditu eta jasotako gauzekin behar garrantzitsuenak asetzen ditu.
Baliabide beharrak alde batera utzita ekonomia-eskasia ikus dezakegu baita ere izan ere mutilak beharrak asetzeko nahikoa baliabide ez izatearen sentsazio du, gehien bat, ura, janaria, sua edo arropa eta batez ere adiskidetasuna falta duela sentitzen du, pelikulan ikus dezakegun, bakardadearen ondorioz, pilota bat adiskide bihurtzen duela, beraz, ondorioztatu dut adiskidetasun eskasia sentitu duela, ura janaria eta arropa bezala.
Esan dudan guztiarekin ondorioztatzen dut, beti izango dugula ekonomia-eskasiaren sentsazioa baino ez beti izango dugula, hau da, sentsazioa izan dezakegu baina lehenengo mailako beharrak gure kasuan baditugu beraz, nahia edo kapritxoak izango ditugu faltan, nahiz eta eskasi falta sentitu. Pelikulak erakutsi digu, beharrak uste baino gehiago direla, izan ere, lehenengo klaseetan, gelakideetako inorrek ez zuen sua beharra bezala esan, eta opelikulan argi ikusi dezakegu behar garraintzitsuenetako bat dela.
Arrazoi duzu: gure egunerokotasunean ez gara kontziente sortzen ditugun behar guztietaz. Batzuetan, filmeko egoera gogor batean murgiltzen garenean baino ez gara gai errealitatea den moduan argi ikusteko.
ErantzunEzabatu