2016(e)ko irailaren 20(a), asteartea

Beharrak eta luxuak.

BEHARRAK ETA LUXUAK

amish bilaketarekin bat datozen irudiakLehengo klaseetan beharrei eta luxuei buruzko hainbat kasuetan hitz egin genuen, eta hoietako bat Amishak ziren. Amishak, kristau talde bat dira, 290.000 pertsona inguru dira. Alemanatik datozen emigrante ondorengoak direla diote, baina gaur egun Estatu Batuetan bizi dira. Bizitza simple-simplea dute. Kristau talde hau, elektrizitatea gabe, bizi eta moldatzen dira.


Hau da, janaria beraiek landatu, eta prestatzen dituzte, baratzetatik bizi dira esan dezakegu. Janaria prestatzeko ez dute gasa erabiltzen suarekin moldatu egiten dira. Gero ere, janzkera nahiko konplexua dute. Emakumeak, ilea lotuta eramaten dute, eta zapi moduko batekin estaltzen dute, gero soineko sinple batzuk erabiltzen dute, kolore batekoa, eta mandala batekin estaltzen dute. Mutilak berriz, buruan txapel bat eramaten dute, eta jantzita, alkandora moduko bat, galtzak eta txaleko bat. Ez dituzte kiroletako zapatak erabiltzen, debekatua dago, zapata normal eta simple batzuk erabiltzen dituzte.


amish bilaketarekin bat datozen irudiakNeri oso ondo iruditzen zait elektrizitate gabe bizitzea, baina nik ezingo nuke horrela bizi. Orain esaten badidate dena uzteko, oso zaila izango zen neretzat. Nik ezin dut imaginatu nola izango zen mobil gabe, telebista gabe, labadora gabe... hau da elektrizitatea gabe bizitzea. Oso gustora egongo nintzateke hor hilabete bat bizitzen, baina gehiago... ez. Guk, orain, beraiekin konparatuz, luxu asko ditugu, adibidez, telebistak, mugikorrak... baina ez dira luxuak bakarrik, jende askorentzat beharrak bilakatu dira, hau da, kapritxoak. Gaur egun, ezin dugu luxu, edo kapritxo hoiei gabe bizi, nahiko tristea da, baina egia da. Guztiek ez ditugu behar edo luxu berdinak nahi. Jende diruduna adibidez, kotxe marka onak behar dituzte, kapritxoak dira azkenean. Nik adibidez ez naiz diruduna, baina dirudunak bezela, nire kapritxoak edo beharrak ditut, adibidez arropa, markako zapatillak... Amishak adibidez, gutxirekin moldatzen dira, eta oso ondo iruditzen. Poztarazten nau, horrelako jendea oraindik egotea, hau da, gutxirekin moldatu eta bizitzea.

1 iruzkin:

  1. Nik ere horrelako bizitzari ere abantaila asko ikusten dizkiot; baina ni ezingo nintzateke eroso edo gustura bizi gaur egun ditugun hainbat abantailarik gabe; besteak beste, argindarra, mugikorra, telebista...eta abar.

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.