Amish gazteek, nerabean, 16 urte inguruan, aukeraketa garrantzitsu bat
egiteko hautabidea dute: Amishen artean jarraitu, bataiatu, ezkondu eta
zuzendari duten erlijioaren esanak jarraitu, ala XXI mendera irten eta gaur
eguneko gazte (eta ondoren heldu) bat bezala bizi. Horretarako, “Rumspringa”
dute; hau da, ordura arte ezezaguna eta galarazita zuten mundua ezagutu,
dastatu eta bizitzeko aukera paregabea.
Aukeraketak bere pisua du: mundu “modernoa” aukeratuz gero, ezingo baitute
beraien komunitatera itzuli, eta haiekin kontaktua guztiz galduko dute…jatorrizko
familiarik gabe geratuko dira. Gehienek, itzultzea aukeratzen dute; gutxi
batzuk, XXI. Mendean geratzea. Aukeraketa gogorra dirudi; baina erabaki
dezakete.
Guk ordea, gure XXI. mendean bizi gara, gure mugikor, telebista, bideojoko,
ordenagailu, wifi…eta abarrekin; baina ez dugu gure “Rumspringa”; hau da, ba al
dugu aukerarik beste bizimodu bat probatzeko? Epe batez mendian galduriko
baserri batera joango bagina, modernitaterik gabeko bizitza sinpleago bat
egitera, hainbeste auto, antena, baldintzapen eta publizitaterik gabe, nola
sentituko ginateke asteak pasa ahala? Hasieran, agian, galduta edo deseroso
(Amishak ere hala sentitzen omen dira bere Rumspringa-eko lehen egunetan)….baina,
ondoren? Zer aukeratuko genuke?
Amishek bizitza berezia daramate, egia da; baina ez al dute, hein batean ez al dute guk baino aukeratzeko hautabide gehiago? Nor da libreago, gu ala haiek bere Rumspringa-rekin?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.