2016(e)ko irailaren 27(a), asteartea

BEHARRAK EDO NAHIAK?

Askotan gu konturatu gabe guk uste duguna behar bat dena gure nahia bat da, hau da, ez da ezin bestekoa, baina guk baietz uste dugu eta beste batek kapritxoa dela uste dezake.

Zu hobe kokatzeko adibideren bat jarriko dut.

Hasteko badaude Estatu Batuetan eta Kanadan, Amish izeneko komunitate berezietan duela lau mendetako bizitza daramaten gizakiak. XXI. Mendean bizi garen arren, teknologiarik erabili gabe bizi dira, guztiz isolatuta. Ez telebista, elektrizitate, eta ez mugikorrik. Gasa erabiltzen dute, eta ez dira motordun ibilgailuetan ibiltzen, zaldi-gurdietan baizik.

Gaur egun, 6 urteko ume bati, zer behar/nahia duen galdetzen badiozu, “Iphone 7-a” eskatuko dizu. Izan ere, XXI. Mendean, ume batentzat normalena da edozein gailu elektroniko bere esku edukitzeak.

 Are gehiago, beste adibide bat.

Jeque arabiar batentzat, atera duten azken kotxe berria edukitzea behar bat da, eta lortzen ez badu, desilusio handia edukiko du. Bestaldetik Afrikako haur batentzat, bere behar handiena janaria edo ura lortzea da. Nire ikuspuntutik konparaezina da, haur baten bizitza arriskuan dago eta, baina azken finean horiek dira norberaren beharrak. Kotxe bat lortu edo janari pusketa bat.












Guzti honekin esan nahi dudana da, bakoitzaren behar/nahiak desberdinak direla. Azken finean “BEHARRA” falta dugun zerbait asetzeko nahia da, eta bakoitzarentzat desberdina izango da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.