Aukeratzeko beharrak ondorioak ekar ditzake. Onak edo txarrak.
Guztiok gara erabakiak hartzeko gai, guztiok dugu erabakiak hartzeko eskubidea,
Guztiok gara erabakitzen dugunaren jabe, batzuetan nahi ez izan arren. Guztiok hartzen ditugu erbaki egokiak eta desegokiak, eta biek dituzte kostuak, baina kostu berreskuraezinak izan daitezkeenak.
Kostu berreskuraezinak iraganekoak dira, eta, beraz, ez lukete eragin behar erabaki berrietan, hau da, erabaki baten ondoriozko kostu berreskuraezinek eragina izaten dute pertsonen hurrengo erabakietan.
Ulerterrazago; erabakia hartzerako garaian, buruarekin pentsatu behar da, behin erabaki bat hartuta dagoenean, berandu izaten delako atzera egiteko eta horrek, kostu berreskuraezinak ekartzen ditu.
Adibidez, erabaki bat hartu behar duzunean, lagunekin zinemara joan edo etxean ikasten gelditu-ren artean. Lagunekin zinemara joatea erabakitzen baduzu, kostu berreskuraezinak edukiko dituzu, kasu honetan, ordaindu duzuna eta baita denbora ere. Etxean ikasten gelditzen bazara, berrriz, dirua kontserbatzeaz gain, ikasten pasa duzun denborak ikasketan lagunduko dizu (aukera-kostua).
Esan nahiekoa da, erabakiak hartu aurretik, eta kostu berreskuraezinak eduki aurretik, ondo pentstau behar dela, ondorio txarrak izan ordez onak eduki ahal izateko
Bai, askotan erabaki desegoki batek eramaten gaitu beste desegoki batzuk hartzera, baldin eta ez bagera gai lehen erabaki hori ahaztu eta alde batera uzteko izan dituen ondorioak. Iragana ezin konpondu!
ErantzunEzabatu