BEHARRAK ETA LUXUAK
Lehengoan ekonomiako
klasean, luxuez eta beharrez hitzegin genuen hainbat adibide erabilita,horietako
bat “amishetaz” eta Bilboko egoera bati buruz. Amish kultura estatu batuetako
komuna moduko bat da,non ematen duen XVIII.mendean bizi direla. Amish kultura
oso kultura sinple bat da izan ere beraien janzkera ezta oso esanguratsua
emakumeak motots batekin eta kolore bateko janzkerarekin eta gizonak kapela
batekin eta kolore bateko jantziarekin. Beste testuak hitz egiten zuen ekialde hurbileko
jeque bati buruz non ez zegoen oso gustura “limusinen” kontuekin eta jeque horientzat
zer den luxua eta zer den luxua familia txiro batentzat.
Ondo iruditzen zait horrelako gauzetan hitz-egitea izan ere oso egokia da bereiztea zer diren beharrak eta kapritxoak,izan ere jeque arabiar batentzat behar bat da hegazkin bat edukitzea eta familia normal baten behar bat da beraien umeak elikatzea. Horrelako egoera bat uda honetan gertatu da joko olinpikoetan.Joko olinpikoak munduan dagoen kiroletako momenturik onenetariko bat da eta han elkartzen dira munduko pertsona famatuetarikoak eta aurten Rio de Janeiron izan da munduko herrialde txiroenetariko batean.Han luxuzko hotelak,etxeak,kiroletako zonak eraikitzen egon dira baina handik bi kaletara“fabelak” daude zona txiroenetariko bat,nun drogaren presentzia handia den,%90 ezdauka aukerarik 3 aldiz jateko eta ezdaukate elektrizitaterik etxean...azkenik esan beharra dago oso ironikoa dela bi muturak ikustea bi kaletan eta munduko hiri famatuenetariko batean. Horregatik eskerrak eman behar diogu gure buruari sano bizi eta zona on batean bizitzeagatik.
Dudarik gabe Rio de Janeiroko egoera olinpiadetan oso berezia izan da. Aukera ona izan zitekeen munduari erakusteko nolako pobrezia dagoen herri horretan; baina, horren ordez, egoera estaltzen saiatu dira: ez zuten nahi turistek favelak ikustea, eta horretarako, adibidez, aireportutik hirirako bidean, favelak ikus ez zitenez, kartel koloretsuak jarri dituzte errepidearen ondoan.
ErantzunEzabatu