Ikusitako pelikularen (tienes un e-mail) komentaketa bat egin nahiko nuke. Izan ere bi enpresa mota desberdinak nabari ditugu eta gure egunerokoan erraza da horrelako gertaera baten aurren egin behar izana. Hau da, gure egunerokoan, egunero ikusten ditugu enpresa desberdinak, Donostian adibidez, pelikulan ikusten den kasuan bezala enpresa handiak, Fnac adibidez eta enpresa txikiak, liburu dendak adibidez nabari ditugu eta nahi gabe, inkontzienteki enpresa handietara jotzen dugu.
Esan nahi dudana da, nahiz eta, guk denda txikietan erosi nahi, merkeenera jotzen dugu gehienetan, prezio baxuak eta oferta gehiago dituztelako. Horrez gain, zerbitzu desberdinak eskaintzen dituzte bai umeentzako eta bai helduentzako. Beraz, guretzako erraztasuna transmititzen diguten eta prezio baxuena duten enpresetara joaten gera, izan dezaken ondorioak begiratu gabe. Kasu honetan liburuak apreziatzen dakien norbait liburu denda batera joango da, izan ere, garrantzi gehiago ematen die liburue prezioak, zerbitzuak eta bestelako erakarriak diren tranpak baino. Hala ere, egia da baita ere, guk ospe gehiena duenari jo egiten dugula, gure ustez geroz eta ospe gehiago izan geroz eta maiteriak hobea izango dugula uste dugu askok.
Bestalde, badago jendea gaur egun enpresa txikietan erosten duela oraindik baino enpresa hauek larritasun maila batean daudela uste dut, izan ere, enpresa handiak hauek jaten hari dira. Jende oso gutxik erosten dute denda txiki espezialitatu hauetan beraz, diru gutxi lortu eta enpresa itxi behar izana egin beharko dute, Nire ustetan pena handia da, izan ere, aprezioatzen dakien jendeak asko erabiltzen du, eta bakoitzak dituen hobbyak ersteko leku bat izatea oso polita da. Aldi berean, konfianrza puntua ere polita iruditzen zait, kontsumitzaileak gustora egoten gera ezagutzen dugun jendearen aurrean. Ezagutza gehiago dutela antzematen da, eta denda txikietan lan egiteak, hortan zaletuak direla esan daiteke gehienetan, beraz gustoko dutelako eta ez diruarengaitik egiten dutelako egiten dutela ikusi dezakegu.
Beraz, ondorioztatzen dudana, denda txikietan gehiago erosi behar dugula da, lehen esan dudan bezala gustoko dutelako egiten dute eta ez bakarrik dirua lortzeko, egia da garestiagoak direla, baino eskainitako zerbitzuak, konfiantza eta ezagutza kontua izan behar dugu baita ere.