2016(e)ko abenduaren 11(a), igandea

Gazte enplegua

Gazteen arteko enplegu eta langabezia denon ahotan dagoen gai bat da. Gaztetzat, 16-29 urtekoak hartu ditzakegu. Gaur egungo gazteen artean, heren batek baino gehiagok dio haien lana dela duten okupazio nagusia. Baina, nolako enpleguak dituzte? Nahiz eta gazte enplegu tasa igo, oraindik ez da krisia baino lehenago zegoenera ailegatu. Gazteen lan-baldintzak aipatzerakoan, nabarmendu behar dugu, askok soldata baxua eta lan baldintza kaxkarrak dituztela. Emakumeek gizonek baino kaxkarragoak eta soldata baxuagoak. Bestalde, aipatzekoa da, enplegu erdiak soilik daudela lotuta gazteak burututako ikasketekin. Orokorrean, Euskal Herriko gazte enplegu tasa Europako bataz-bestekoaren gainetik dago, baina banakako enpresa dutenak?

Gazteen banakako enpresak, Euskal Herrian, Europako bataz bestekoarekin alderatuz, gutxi dira. Banakako enpresetan lan egitean,nahiz eta kapitala arriskatu dezakezun, asaktasuna eta irabazi mugagabeak izateko aukera daukazu. Besteen kontura lan egitean ordea, beti izango duzu soldata berdina. Bestalde, banakako enpresetan ez dago kapitala zatitzerik eta sortzerako orduan ez dago gutxieneko kapitalik. Lege-erantzukizunari dagokionez, enpresa autonomoetan mugagabea da, erantzukizun mugatuko enpresetan ordea, mugagabea, etxebizitza salbu. Hau da, arazo bat badago enpresan eta ordaindu behar baldin baduzu, lege-erantzukizuna mugagabea denean, daukazu guztiarekin ordaindu daiteke, baina mugagabea denean etxebizitza salbu, guztiarekin ordaindu daiteke etxebizitzarekin izan ezik. Nahiz eta lana duten gazteen % 6,1 izan banakako enpresa, 30 urte baino gutxiago duten okupatuen % 4,1-ak bakarrik dute euren enpresa propioa. 2013an zifra hau bikoitza zen, % 8,3.


Zer esan nahi du horrek? Gaur egun, gazteen ekintzailetza nabarmen gutxitu dela. Hau da, norberak bere enpresa sortzeko ideia izatea eta hori aurrera eramatea geroz eta gutxiago gertatzen dela. Ez bakarrik banakako enpresetan, gazte batek edozein motatako enpresa sortzeko tasa jaitsi egin da. Gazteak gizartearen etorkizuna dira, eta ikus dezakegunez, geroz eta ekintzaile gutxiago egongo dira gizartean. Ondorioz, horrek ekonomian ondorio kaltegarriak ekar ditzake, enpresa gutxiago egongo direlako.

http://www.gazteaukera.euskadi.eus/contenidos/informacion/presentacion_publicaciones/eu_10717/adjuntos/enplegua_16_e.pdf

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.