Ez daude arau zehatz batzuk enpresa baten tamainua definitzeko. Puntu asko kontutan hartu behar dira. Enpresa bera, leku baten txikia bezala sailkatuta egon daiteke, eta beste batzutan ertaina edo handitza hartu daiteke.
Adibidez, burtsa espainolari buruz edo burtsa europearrari buruz informe bat egiteko parametro desberdinak erabiltzen dira. Edo leku batzuetan, 3.000 milloi euroko kapitalizazio batekin burtsa espainolean enpresa handitzat hartzen da baina mundu mailan 5.000 milloi azpitik kapital batekin enpresa txikia bezala sailkatzen da. Hau da, enpresa baten tamainua kontextuaren ara bera dago.
Europan, Europar Batasunak 1996. urtean egin zuten proposamena da sailkapen irizpide zabalduena. Sailkapena egiteko hiru irizpide erabiltzen dira: salmenta zenbatekoa, langile kopurua eta aktiboko edo pasiboko zenbateko osoak (alegia, enpresak dituen ondasun eta eskubide edo betebehar zenbatekoak.
Honela, txikia dela esaten langile baino gutxigo badu, urteko salmenta 7 millioi euro baino gutxiago bada eta balantzeko zifra 5 millioi baino gutxiago denean.
Ertaina dela esaten da langile kopurua 50 eta 250 artekoa denean; salmentak 7 eta 40 millioi euro artekoak; balantzeko zifra 5 eta 27 millioi euro artekoa. Handia dira, berriz, zifra horiek gainditzen dituzten enpresak.
Euskal Herri mailan, enpresa gehienak enpresa txikiak edo ertainak dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.