Bideragarria dela uste duzue ikasitako guztia? Nire iritzia emango dut blog honetan, izan ere bideragarria dela uste dut eta ez bakarrik ekonomia aprobatzeko, gure egunerokoa errazteko baita ere. Aurreko blogetan esan dudan bezala ekonomia gure egunerokoan asko nabari da eta kontzeptu hauek ikasi izana gure aukerak aukeratzeak errazten digu. Hasiera batetik ikasi genuen ekonomia gure nahi edo beharrak ditugun baliabideekin kudeatzea dela. Beraz, gaur egun, kurtsoan zehar ikusitakoarekin gure dirua edo bestelako baliabideak hobeto kudeatzen jakin beharko genuela.
Egia da, guk ez dugula dirurik irabazten, baino jar dezagu, gure paga astean irabazitakoa dela, 10 euro astean, beraz, bataz beste, 40 euro hilabetean, ez da asko baino adinez berakoak garenez ez ditugu helduak bezalako gauzak ordaintzen. Gure hilabeteko 40 euroak ondo kudeatzen jakin behar dugu. Imajinatu, hilabete honetan gona bat eta bi galtza erosi nahi ditugula, baino amari hilabetean 10 euro eman behar dizkiogula mugikorra ordaintzeko. Kasu onetan, aukera kostua, ikusi dezakegu, izan ere ezin izango ditugu bi gauzak erosi eta bat aukeratu beharko duzue besteari uko eginez. Bestearekiko ekonomia eskasia sentituko dugu gainera. Ikusi duzue? Gure egunerokoan ikusitako kontzeptuak erraz ikusten ditugu.
Beraz, guk gure ekonomia kudeatzen dugu baita ere, ez du zertan diruarekin erlazioa izan behar eta ez duzu zertan soldata bat irabazi behar izan ekonomia lantzeko. Gure dirua kudeatzen dugu nahigabe, konturatu gabe, baino orain ikasitakoarekin, dakigunarekin gure ekonomia hobeto kudeatzen dakigu eta aukeraketa hobeak egingo ditugu ekonomikoki, hau da, erabilgarria da kurtsoan zehar ikasitako guztia.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.