2016(e)ko abenduaren 6(a), asteartea

Enpresa handiak eta enpresa txikiak





ENPRESA HANDIAK ETA ENPRESA TXIKIAK

Enpresa handi eta enpresa txikiei buruz hitz egiten duen filma, Tienes un E-mail da, klasean ikusi genuena. Filma honek erakusten duena da, enpresa txiki eta enpresa handi baten abantail eta desabantailak, kasu honetan, liburu enpresa handi eta liburu enpresa txiki batenak. Film honetan, Fox deitzen da liburu enpresa handia eta La tieda de la esquina liburu enpresa txikia. La tienda de la esquina beti egon den enpresa liburua  da, baina Fox duela gutxi irekitakoa. 

La tienda de la esquina-k ez zeukan konpetentziarik Fox ondoan ireki zuten arte. Orduan, kontsumitzaile, saltzaile eta ondasun edo zerbitzuen arteko erlazioa aldatu egin zen. Kontsumitzaileek ondoko denda handira joaten ziren eskaintzen zutena askoz gehiago zelako. La tienda de la esquinako langileek bazekiten gutxi barru itxi egin beharko zutela, izan ere, beraien kontsumitzaileak ondoko dendara joango zirelako. Dakigunez, enpresa batek ezin du aurrera jarraitu ez baditu irabazirik lortzen, ez dagoelako dirua alokairua ordaintzeko eta langileen soldata ordaintzeko.

Gaur egun, jende askok nahiago du enpresa handietara joan enpresa txikietara baino, baina hori bakarrik ez da liburuekin gertatzen, adibidez, arropa dendekin ere gertatzen da. Jendea arroparen enpresa handietara joaten da, horren adibide, Zara enpresa, pertsona asko, guztia ez esateagatik, arropa horrelako dendeetan erosten du. Arropako denda txikietara jende oso gutxi joaten da, jende zaharra gehien bat, denda txikietan talla guztiak daude, enpresa handietan EZ!, horregatik joaten da jende zaharra horrelako denda txikietara, baina baita ere arropa estiloagatik.

Ondorioz, geroz eta enpresa txiki gehiago desagertzen ari dira, itxi behar izaten dutelako enpresa handiak beraien ondoan jartzen dituztelako, edo beraien betiko kontsumitzaileak enpresa handiak aukeratu dituztelako. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.