Duela urtebete baino %4,5 txikigoa da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne produktu gordina,
Koronabirusa dela eta jarduera ekonomikoa asko jaitsi da martxoak eta Eustat erakundeak estatistika atera nahi izan duenean arazoak izan dituztela onartu dute datu bilketa egiterakoan.
Ekainaren 5 ean emango dituzte beste datu zehtzago batzuk eta espero dute ordurako orain lortu ezin izan duten informazioa errazago eskuratu ahal izatea.
2019 ko azken hiruilekoarekin alderatuz gero %3 txikitu omen da Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako barne produktu gordina. Inoiz Eustatek nertu duen jaitsiera handiena izan da. Kontuan hartu behar da hau martxoaren erdialdean gertatu dela zeren ordurarte ekonomia hazten ari zen %0,5 erritmoan gutxi gora behera.
Urte osorako, hiru lurraldeetan ekonomia %3,6 txikitu zela iragarri zuen Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sailburuak, ala ere baliteke iragarpen hori aldatu behar izatea. Nazioarteko diru funtsak uste du Espainiako BPGak %8 ko atzerapena izango duela 2020 an eta %4.3 baizik ez duela gora egingo 2021an.
Edonola ere, NDFko zuzendariak onartu du iragarpenak okertu egin daitezkeela pandemia kontrolatzeko neurri murrizketak luzatu behar badira. Europako Batasuneko buruzagiei ohartarazi zitzaien %15 eko uzkurtzea izan daitekeela Eurogunean.
Enplegua ere gutxitu da
Enplegua asko gutxitu da, izan ere lanpostuak %3,1 egin dute behera urtearen hasieratik. Kopuru horietan sartzen dira aldi baterako lanean zeuden langileak.
Martxoko azken bi asteeta 34.000 kotizatzaile galdu zituen Gizarte Segurantzak Hego Euskal Herrian eta 14.364 langabe gehiago ziren Lanbideren eta Nafar Lansareren zerrendetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.