2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

ESPAINIAKO GOBERNUAK MASKARILEI JARRITAKO PREZIOA FARMAZIEK ORDAINDUTAKOAREN ERDIA DA.

ESPAINIAKO GOBERNUAK MASKARILEI JARRITAKO PREZIOA FARMAZIEK ORDAINDUTAKOAREN ERDIA DA.

Azken asteetan hainbat aldiz entzun den berria da hau: farmaziek maskarilak erosi, baina prezio horren erdian saldu behar.


Sonia Saez de Buruaga, Espainiako farmazien elkarteak EAE-n duen bozeramailak, esan du ezin dela onartu farmaziek ordaindu duten prezioa eta hauek saldu behar duten prezioa berdintsua ez izatea, eta beraz farmaziek dirua galtzen ateratzea.

Espainiako Farmazia elkarteak adierazi du maskarilak 0,96€-an saldu behar direla gehienez, baina azken asteotan, farmaziek maskarilak prezio horren bikoitzean erosi dituzte. Orain, iadanik ez dituzte prezio hain altuetan erosten legearen arabera, baina erosi dituztenak eta prezioaren erdian saldu behar dituztenek ez dakite zer egin diru ahalik eta gutxien galtzeko. 

Farmazialariak zai daude Espainiako Farmazi Elkarteak zer esaten duen jakiteko. Baina bitartean? farmaziek dirua galdu, edo bezeroei maskarila bakotza 2,5€ inguruan saldu? horrela jarraituz gero, batak edo bestek dirua galduko lukete.

Beraz, orain itxaroteko mometua iritsi da, elkarteak zerbait esaten duen arte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.