2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

Etxebizitza pentsio planaren parte


Izan al daiteke etxebizitza, pentsio planaren parte?



Koronabirusa eta COVID-19-a dira azken aldi hontako gai ezagunena edo boom-a; normala da. Horregatik gai hortatik atera nahi izan dut, deskantsu bat hartuz; ia artikulu guztiak hontaz hitz egiten dutelako. Egia da oso gai interesgarri eta unibertsala dela, baina informazio gehiegi dago geure buruan horrelako artikulu bat bost minututan ahaztua ez izateko. Hau eta beste arrazoi asko direla eta, artikulu baliagarri bat idazteko asmoa dut: pentsio plan "alternatibo" bat.


Pentsio planak, pertsona bat jubilatzen denean, bizitza osoan kotizatu duenaren zati bat (normalean hilabetero) jasotzen dituen ordainketak dira. (Ez du zergatik jubilazioan izan behar, baina ohikoena da). Badaude pentsio plan pribatuak (bankuenak) eta publikoak (estatuarenak) eta mixtoak.


Pentsio plan bat era askotara gauzatu dezakezu, baina badago gure herrian ia ezezaguna den modu bat: alderatzizko hipoteka. Alderantzizko hipoteka, zure etxea banku bati salduz gauzatzen da. Hasieran zentzu gabeko proposamen bat dirudi etxe bakara baduzu, baina gauza da, zure etxea saldu egiten duzula, baina bankuak ezin du etxe hori erabili zu hil arte. Hau ideia bikaina izan daiteke bakarrik bizi bazera. Bankuak dirua ematen dizu (beraz, pentsio plan askoz handiago bat izango duzu), baina etxea bankuaren propietatea izango da bakarrik zure heriotzaren aurretik, beraz, bakarrik bizi bazera, ia ezer ez erriskatzeagatik, diru asko jaso dezakezu. Noski, beti erentziarik utziko ez duzunean ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.