Alokairu kontratuak luzatu eta etxegabetzeak geldituko ditu Espainiako Gobernua
Negoziazio biziak izan dira Espainiako Gobernuaren barruan, eta, azken berrien arabera, ados jarri dira Jose Luis Abalos Garraio ministro sozialistaren taldea eta Unidas Podemos. Horrela, biharko Ministroen Kontseiluak dekretu proposamena onartuko du, koronabirusak eta larrialdiak kalte egindako maizterrei laguntzeko neurriekin.
Sei dira akordioaren puntu nagusiak. Etxegabetzeei dagokienez, familia «zaurgarriak» babestuko dira. Beste bizitokirik topatzeko aukerarik ez duten familia kalteberen etxegabetze prozedurak eten egingo dira, alarma egoera amaitzen denetik hasi eta sei hilabeteko tartean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.