TXAKURREN ALOKAIRUA
Azken egun hauetan Koronabirusaren eragina dela eta, konfinamendu egoeran aurkitzen gera. Horrek esan nahi du, ezin dugula etxetikan irten benetan beharrezkoa den kasutan ezik. Hori dela eta ezarrita daude ze kasu diren beharrezkoak eta zeintzuk ez eta txakurrak paseatzea beharrezkoa den kasu horietako bat bezala onartuta dago.
Hor arte guztia ondo, arazoa da badagoela jendea egoera hau aprobetxatzen duela dirua ateratzeko. Nola? beraien txakurrak alokairuan jartzen. Hau da, anuntzioak jartzen dituzte “Milanuncios” bezalako plataformetan, nun beraien txakurra alokatzen dute buelta bat emateko irtenbide bat bezala etxetikan atera ez duten pertsonentzat ,trukean dirua kobratuz.
Argi dago jarrera hau jasanezina dela. Txakur bat erantzunkizun handi bat da jabearentzat eta suposatzen da txakur bat duzunean hori jakinda hartzen duzula. Ezin duzu hain larria den egoera bat aprobetxatui zure txakurra objektu bat bezala erabiltzeko edozein pertsonari alokatzen negozio moduan. Jarrera hau lotsagarria da eta debekatuta egon beharko litzateke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.