Langileen osasuna bermatzeko Michelin, Volkswagen, CAF eta Irizar enpresa handiek ixtea erabaki dute. Asteburuan ia etxetik atera gabe egotea behartu gaituzte eta lehen lan egunean enpresa handiak ere hasi dira neurriak hartzen.
Nafarroako Volkswagenek atzo erabaki zuen lantegiaren jarduera bertan behera uztea koronabirusak sortzen ari dituen ondorioengatik eta berriro lanean asteko data zehatzik jarri gabe. 5.000 baina langile gehiagori eragin die erabaki honek.
Espainiako estatuko lantegi guztiak itxiko ditu Michelinek ere Lasarte-Oriakoa eta Gasteizkoa barne. Horaingoz 8 egunez itxita mantenduko dute prebentzioz, langileen eta haien familien osasuna bermatzeko baina koronabirusaren hedapena geldiarazten laguntzeko.
Gaur goizean bertan, CAF eta Irizar batu dira geldialdira.
Hala Gipuzkoako Goierri trenak egiten dituen lantegiak itxiak egongo dira gutxienez 3 egunez, 3.000 langile etxean geratu behar izan dira lana ezin egin gabe. Izan ere, langileen beharrezko gutxieneko distantzia zaindu ezin delako. Hala ere, galdutako orduak berreskuratu beharko dituzte.
Bestalde, Irizar autobusak egiten dituen koperatibak ere hiru eguneko geldialdia iragarri du. Ezarritako zerbitzu minimo batzuetarako langileak soilik joan beharko dira lan egitera.
Zenbat uste duzue iraunduko duela honek? Espero dugu birusa laister joatea eta guztia normalitatera bueltatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.